Gurutzaontzi (gerraontzia)

Gurutzaontzia gerraontzi mota bat da. Gaur egun, itsas armada modernoetan dagoen itsasontzirik handiena da (hegazkin-ontziak izan ezik), 10.000 tonako edo gehiagoko desplazamendua izaten duelarik.

HMS[Betiko hautsitako esteka] Belfast gurutzaontzi britainiarrak Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen, eta gaur egun, Thames ibaiaren itsasontzi museoa da.

Gurutzaontzi motak aldatu

Babestutako gurutzaontzia aldatu

Gurutzaontzi terminoa 1870. urtean agertu zen lehenengoz, blindaje gutxikoa, oso azkarra eta ondo armatutako ontzi bat izentzeko. Gerra kasuan etsaiaren itsas trafikoa geldiarazteko edota bakoitzaren itsas garraioa babestu dezakeen ontzi indartsua da. Babestutako gurutze-ontzia blindatutako bizkarra eta amurak borobilduak dituen ontzia da eta eskuadra kolonialen erdigunea izandakoa, akorazatuak gerrarako prest dauden ontziak lehenengo lerroan edukita.

Gurutzaontzi korazatua aldatu

Babestutako gurutzaontziak baino blindatuagoak ziren eta hauen goraldiak 1890eko eta 1900eko hamarkadetan izan zuten. Ontzi honek babestutako gurutzaontzia bezala, bizkar blindatua zeukan eta baita kanoi- barbetak eta obra hila ere bazeukan. Kaskoan ere, blindatu egin zen. Modelaketa berri honen berezko zeregina, submarinoen torpedoetatik ontziaren gorputza babestea zen. Babestutako ontzia bezala, korazatuaren zeregina, eskuadra- kolonialen nukleoa izatea zen.

Dupuy de Lome izan zen lehenengo gurutzaontzi korazatua, 1890. Urtean uretaratua izan zena Frantziako Guda Armadaren agindupean. USS Maine izan zen beste ontzi famatua, 2. Mailako korazatua bezala birkalifikatua izan zena. La Habana-ko portuan arrazoi zehatzik gabe eztanda egin zuen.

Ulsan-eko (1904) gudan protragonistak izan ziren korazatuak eta Lehenengo Mundu Gerran, Coronel-eko gerran korazatuez osatutako bi flotek egin zuten topo. Guda hau irabazi zuten SMS Scharnhorst eta SMS Gneisenau, Malvinas gudan oso errez hondoratuak. HMS Invincible eta HMS Infexible korazatuekin egin zutenean topo. Biak bigarren mailako Korazatuak ziren: guda gurutzaontziak.

Guda gurutzaontziak aldatu

1906. urtean, HMS Dreadnought korazatu berriaren agerpenak, babestutako gurutzaontziak eta gurutzaontzi korazatuak zaharkituta utzi zituen. Ontzi berri honek arma berri eta indartsuagoak zituen beste korazatuek ez zituztenak eta guztia korazatuaren gogortasuna galdu barik. Gainera, makina-gelan zeukan lurrun-turbinaren bidez 21 korapiloko abiadura lor zezakeen; beste gurutzaontziak bezain azkarra zen. Berriztapen honen bidez, ingelesen armadak beste maila bateko gurutzaontziak sortzea erabaki zuen: guda gurutzaontziak. Kontzeptu hau John Arbuthnot Fisher-ek sortu zuen. Sortutako lehenengo guda gurutzaontzia HMS Invicible izan zen, 1908. urtean zerbitzuan sartu zena. Mota honetako ontziek helburu zehatz bat zeukaten: itsas trafikoa mehatxatzen zuten babestutako gudaontziak eta korazatuak ehizatzea. Laburbilduz, ontzi berri hauek, HMS Dreadnought-aren arma berriak eta 25 korapiloko abiadura baino azkarragoa konbinatzen zuten. Beste gurutzaontzi zaharrago guztiak ehizatzea ahalbidetzen zuen indarra zeukan eta bera baino indartsuagoak ziren etsaiengandik ihes egin zezakeen ere. Hala ere, hainbesteko abiadura lortu ahal izateko, ontziaren kasko blindatua murriztua izan zen. HMS Dreadnought-ek 280 mm-ko kaskoa zeukan eta maila berriko guda gurutzaontzi hauen 152mm-koa.

HMS Invincible guda gurutzaontziaren agerpenak, armada alemaniarra arduratu zuen eta horrek, bere guda gurutzaontziak eraikitzea behartu zituen. Egin zuten lehenengoa, Von der Tann izan zen eta HMS Invincible-ren kopia zehatza bihurtuz. Hala ere, general Alemandarrak ez zeuden adoz gurutzaontzi blindatuei babesa kentzeko eta beraz, 250mm-ko kaskoa jarri zioten haien guda gurutzaontziei. Hori dela eta armada Alemaniaren ontziak blindatuagoak egon ziren, Britaniakoak ez bezala.

Hala ere, guda gurutzaontziak bere hasierako betebeharrean erabili ziren Lehenengo Mundu Gerrako lehenengo hilabeteetan eta oso arrakastatsuak izan ziren. Denbora gutxira, armada ingelesak guda gurutzaontziak haien floten lehenengo lerroetan erabiltzen hasi ziren, alemandarrak egiten zuten modura. Jutlandia-ko gudan ikusi zen modura, honen emaitza ikaragarri txarra izan zen. Hiru guda gurutzaontzi ingeles galdu ziren: HMS Invincible, HMS Indefatigable eta HMS Queen Mary, han zeuden marinel guztiekin batera. Bestalde, alemanek bakarra galdu zuten, SMS Lützow. Kontuan eduki behar da Alemaniako guda gurutzaontziek armen indarra jasateko ahalmen gehiago zutela, kaskoaren blindaketa mantendu egin zutelako.

Gerra bukatu zenean, armada ingelesak bere guda gurutzaontzi modernoagoak gorde zituen bakarrik: HMS Renown, HMS Repulse eta HMS Hood, ikaragarri handia dena. Urteak igarota, guda gurutzaontziaren kontzeptua atzeratuta geratu zen, gerra arteko urteetan Super- Dreadnought ontziaren agerpenarekin batera. Izan ere, denbora tarte honetan agertutako korazatu mota hauek besteak baino armatuago eta askoz azkarragoak ziren. HMS Hood ontziaren amaiera tragikoak, Ipar Atlantikoan Bismarck korazatuak hondoratuta eta baita HMS Repulse ontziaren suntsiketak Txinako itsasoan, gerra ontzi mota ikaragarri baten amaiera tristea markatzen dute.

Kanpo estekak aldatu