Bartholinen guruin
Bartholinen guruinak edo guruin bestibular nagusiak bi guruin jariatzaile dira, txikiak, baginaren irekieraren albo banatan kokatuak daudenak eta, ohi, ez dira ikusten. Erloju orratzen zentzuan, guruin hauek lauretan eta zortziretan kokatuak daude. Likido kopuru txiki bat jariatzen dute, maitasuna egiterakoan, baginaren ezpainak bustitzen dituena. Likido honek feromonak ere baditu eta, horregatik, bere betebehar zehatza zein den ez dago batere garbi. Gizonetan, hauen baliokideak, Cowperren guruinak izango lirateke.
Bartholinen guruin | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Emakumearen ugaltze-aparatua |
Hona drenatzen du | gainazal inginaleko nodo-linfatikoak |
Arteria | deep external pudendal artery (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | glandula vestibularis major |
MeSH | eta A10.336.095 A05.360.319.887.220 eta A10.336.095 |
TA | A09.2.01.016 |
FMA | 9598 |
Terminologia anatomikoa |
Eponimoa
aldatuBartholinoren guruinek, Caspar Bartholino (1655-1738) herbeheretar anatomistaren omenez hartzen dute euren izena. Thomas Bartholinen semea zenak 1677an deskribatu zituen. Iturri batzuek, erabat erraturik, anatomista honen aitonari ematen diote deskubrimenduaren meritua, hau ere Caspar Bartholino izenekoa (1585-1629)
Histologia
aldatuBartholinoren guruinak guruin jariatzaileak dira, muki ekoizlea den epitelio zilindriko sinplez osatutakoak. Hodi jariatzailea, baginako zuloarekin amaitzen dena, epitelio lau estratifikatuaz estalita dago. Bere funtzioa eta garrantzia, kitzikapen eta koito uneetan, bagina bustitzen duen muki erako materialaren ekoizpenean dago.
Bartholinitisa
aldatuBartholinitisa, guruinetako baten edo bien irteera hodia buxatzen denean gertatzen den gaixotasun bat da, gonokokoek eta beste mikroorganismo batzuk eragindako infekzioentzako oso toki erakargarria, zornatzea edo baita ere abzesuak eraginez.