Gure munduko bizimodua
guziyentzat da laburra,
griña gaiztuak tiratzen gaitu,
ortatik dator makurra;
leku askotan ikusi oi da
lapur guardiyan lapurra,
animaliya ere igual
katua eta zakurra:
berak asko nai ta ezin sufritu
bestek daraman apurra.
Alper askori gustatzen zaio
bestek egiña jatia,
berentzat zernai komenentzi ta
pobriarentzat kaltia;
lapur txikiyak preso sartuta
gaiñera berriz katia,
aundiyarentzat libertadia,
beti zabalik atia ...
Kantabriyako fueruak ere
olaxe kenduak dia.
Mundu onetan dijuan martxa
etzait askorik gustatzen,
bear bezela portatzen baiña
errezago da juzgatzen;
pobriarentzat amenazua,
kopeta dute beztutzen,
sermoi ederrak adituaren
ez dira asko estutzen,
lapur txikiyak preso sartuta
berak milloiak ostutzen.
|
Lapur txikiyak kastigatzeko
non-nai badago kartzela,
kupira gabe ematen zaio
denbora askoko itzala
esanaz: "egindako okerrak
antxen pagatu ditzala" ...
aundiyak libre ikusten dira
pasiuan dabiltzala,
ez projimua maite bagendu
gere burua bezela.
Zakurrak ere lapurren kontra
zaunkaz pasatzen du gaba
nagusiyari adieraziz
fuerte zabalduaz aba;
mataderiya non den badaki,
maiz asko juango da ara,
usai oneko sudurra dute
belarriyak erne para,
puska galantak artuko ditu
iñor deskuidatzen bada.
Itsasuan zer gertatutzen dan
ez al dezute ikusi?
Txardin berriya eta antxua
izurdiaren igesi,
azpiyan ezin aguantatu ta
gaiñera irten-arazi,
an ere arrantzaliak pronto
beren sare eta guzi ...
anima salbo, jende pobria
gaur olaxe gera bizi.
|
Gure tartian gauza bat dago
izugarri itsusiya:
begiyetako bista ona ta
elkar ezin ikusiya.
Juezak alde daukazkiyenak
irabazten du auziya
eta orduan egingo diyo
berak nai duen guziya:
aundi gaiztuak nai duen arte
txiki onaren biziya.
|