Gure Aitaren Etxea

Gernika, Txillida

Gure Aitaren Etxea Eduardo Txillidaren eskultura memorial bat da, Gernikan kokatua, 1937ko bonbardaketaren oroigarri.

Gure Aitaren Etxea
Jatorria
Sortzailea(k)Eduardo Txillida
Sorrera-urtea1988
Honen izena daramaNire aitaren etxea defendituko dut
Ezaugarriak
Materiala(k)hormigoia eta altzairua
Dimentsioak7 (altuera) × 5 (zabalera) m
Genero artistikoaarte publikoa eta arte abstraktua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGernika-Lumo
Koordenatuak43°18′53″N 2°40′51″W / 43.3148°N 2.6807°W / 43.3148; -2.6807
Map

Ezaugarriak aldatu

1987an burutu zen obra Txillidaren Hernaniko Zabalaga etxean[1], baina hurrengo urtean kokatu zen Gernikan, Gernikako Arbolatik gertuko parke batean. Eusko Jaurlaritzaren enkarguz egin zuen Txillidak lana, eta Jose Antonio Ardanza lehendakariak inauguratu zuen[2]. Izenburuak erreferentzia egiten dio Gabriel Arestiren poema ezagun bati, Nire aitaren etxea defendituko dut.[3]

Hormigoizko egitura handi bat da, 7 metroko garaierakoa, semizirkularra, eta 18 metro inguruko perimetroaren erdian altzairuzko beste elementu batek osatzen du eskultura. Dagoen puntutik, Santimemiñeko leizearen ingurunea ere ikusten da[3].

1990. urtean, Gure Aitaren Etxetik gertu, beste eskultura monumental bat ezarri zen, Henry Mooreren Large figure in a shelter (irudi handi bat babeslekuan), 1960ko lana[4]. 1991ean bi eskulturen inguruan egokitu ziren, eta inguruaren Europako Herrien Parkea eman zitzaion izena[5].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1987-11-05). «Chillida presenta su escultura "Gure aitaren etxea", un homenaje al pueblo vasco» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).
  2. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1988-04-27). «Inaugurada en Gernika la obra conmemorativa de Chillida» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).
  3. a b «forma begiradan: Eduardo Chillida, Gure aitaren etxea» www.formabegiradan.net (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).
  4. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1989-10-04). «Una escultura de Henry Moore para Gernika» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).
  5. «Gautegiz Arteagako Udala - Europako herrien Parkea (Henry Moore eta Chillidaren eskulturak)» www.gautegizarteaga.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak aldatu