Ireki menu nagusia

Guillaume-Thomas Raynal (Saint-Geniez-d'Olt, Frantzia, 1713ko apirilaren 12a - Paris, Frantzia, 1796ko martxoaren 6a) historialaria eta filosofoa izan zen. Jesusen Lagundian sartu eta apaiz katoliko egin zen, baina albora utzi zuen erlijio-bizitza, eta historiari buruzko obrak idazteari ekin zion. Entziklopedista zen, eta gogor salatu zituen Frantziako politika koloniala eta Erromatar Eliza Katolikoa bera.

Guillaume-Thomas Raynal
Guillaume Raynal2.jpg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
Jaiotza Lapanouse1713ko apirilaren  12a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Passy1796ko martxoaren  6a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak salonnièrea Itzuli, historialaria, idazlea, kazetaria eta filosofoa
Jasotako sariak
Kidetza Prusiako Zientzien Akademia
Royal Society
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena Jesusen Konpainia

1750-1754 urte-bitartean, Mercure de France aldizkari literarioa argitaratu zuen. Histoire philosophique et politique des établissements et du commerce des Européens dans les deux Indes (1770, Europarren merkataritzaren historia filosofikoa eta politikoa bi Indietan[1]) obra zela eta, Geneva, Berlin eta San Petersburgo hirietara erbesteratu behar izan zuen. 1787an, Frantziara itzuli zen, eta Estatu Jeneraletako diputatu hautatu zuten bi urte geroago. Sortu zen Biltzarra zorrozki kritikatu zuen, Konbentzioaren aurka agertu zen, eta Direktorioa onartu zuen. Frantziako Institutuko kide izendatu zuen Direktorioak, 1795ean.

ErreferentziakAldatu