Guadalmedina (arabieraz: وادي المدينة‎wādī al-Madīna, 'hiriko ibaia') Málagako probintziako ibaia da. Cruz Haitzean du iturburua, Camaroloseko mendilerroan, 1.433 metroko altueran. 47 kilometroko luzera du bere bokaleraino. Bere ibilbidean Malagako Mendietako Parke Naturala zeharkatzen du.

Guadalmedina
Datu orokorrak
Motaibai eta ur-laster
Luzera47 km
Geografia
Map
Koordenatuak36°42′22″N 4°25′33″W / 36.70621°N 4.425791°W / 36.70621; -4.425791
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaMálagako probintzia
Hidrografia
Arroaren azalera160 km²
Ur-emaria30 m³/s
Bokalea
()
Mediterraneoa

XVI. mendean, Málaga Gaztelako koroan sartu ondoren, Guadalmedina ibaiaren arroaren deforestazioa hasi zen, bertako lurrak luberritu eta lantzeko. Jatorrizko basoa galtzeak babesik gabe utzi zituen mendi-hegalak, eta Mediterraneoko klimaren berezko uholde-prezipitazioek eragindako higadura-prozesua hasi zen. Fenomeno horrekin batera, ibai-uholdeak (bertan riás deituak) ugaritu egin ziren prezipitazio horien ondorioz.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Andaluziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.