Gu elkartea Donostiako Parte Zaharrean 1934an sortutako elkarte gastronomikoa izan zen. Elkarte horrek lehen unetik joera falangista hartu zuen eta ohikoa izan zen bertan, esaterako, José Antonio Primo de Rivera faxista bera ikustea.

Gu elkartea
Datuak
Motaelkartea
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1934

Historia aldatu

Elkartea Aingeru kalearen 13an zegoen kokatuta. Jatorriz ikaztegi bat zen baina Jose Manuel Azpiroz eta Eduardo Lagarde arkitektoek belaontzi baten barrukoaren itxura eman zioten. Inaugurazioan Rafael Sánchez Mazas falangistak hartu zuen parte. Eduardo Lagarde arduradun nagusia zen eta Marzial Otaegi eta Juan Jose Agirretxe administratzaileak ziren. Gastronomia aparte, elkartean kultura eta arte landu nahi zuten; horretarako erakusketak, kontzertuak (Juan Telleria, Regino Sainz de la Maza) eta hitzaldiak (Ernesto Giménez Caballero, Eugenio Montes) antolatzen ziren. Maximiano García Veneroren[1] arabera falangistak zirenekin batera ez zirenak ere ohikoak ziren elkartean, eta bi izen aipatzen ditu: Julian Tellaetxe eta Jesus Olasagasti (dena dela, bigarren honek kartelegile bezala frankisten alde lan egingo zuen gerra garaian)[2].

Ohe bat aldatu

Arozamenak ere beste bitxikeria bat aipatu zuen. Antza, elkartean gela txiki bat bere ohearekin zegoen, bazkide batek gelditzeko beharra baldin bazuen bertan lo egiteko. Emakumeek, bestetik, elkartean sartzeko eskubidea zuten.

Partaideak aldatu

Venerok Jose Manuel Azpiroz, Eduardo Lagarde eta Maximiano García Venero bera bazkideak bezala aipatu zituen. Jesus Maria Arozamena idazlearen arabera, bestetik, bazkideen artean ere Pío Baroja, Gaspar Montes Iturrioz, Mauricio Flores Kaperotxipi, Marín argazkilari donostiarra, Juan Telleria, Tomas Garbizu, Juan Pablo eta Luis Maria Lojendio.[3]

Bibliografia aldatu

  • Jesus Maria Arozamena:San Sebastián. Biografía sentimental de una ciudad. Madril: Samarán Ediciones, 1963.
  • Maximiano García Venero: Historia del nacionalismo vasco. 3. ar. Madril: Editora Nacional, 1969. 464.or.

Erreferentziak aldatu

  1. Santanderren jaiotako idazle frankista.
  2. García Venero, 464.or.
  3. 240-341 or.

Kanpo estekak aldatu