Grislin, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den ibai bat da, eta Eraztunen Jauna eleberrian agertzen da. Langwell ibaiarekin batera, Anduin ibaia eratzen duten Rhovanioneko ibaietako bat da. Ered Mithrin mendietan jaiotzen da, eta, bere urak, hegoalderago isurtzen ditu, Oihan Ilunarekiko paraleloan.

Anduin ibaiaren iturburua den eskualdean finkatu ziren Eotheodak, Rohirrimen arbasoak zirenak; horregatik, Tolkienen seme den Christopher Tolkienek, ibaiaren izenaren bigarren zatia, -lin, anglosaxoierako hlynn (uharra) hitzetik letorkela uste dut, literalki, ziuraski, "Zaratatsua" esan nahi zuena.

Kanpo estekak aldatu