Grime musika elektronikoko genero bat da, Londres ekialdean sortu zena, Ingalaterran, 2000ko hamarkadaren hasieran, UK Garagetik eratorritako estilo bat bezala, dancehall eta hip hoparen elementu garrantzitsuak hartzen zituena.

Musika ezaugarriak aldatu

Grime-a 2-stepeko eredu erritmiko konplexu batean eraikitzen da, normalean 140 bpms-ko abiaduran. Estilistikoki, generoa UK Garage-ren oinordeko zuzena da, bai musikalki eta baita bere eszenari dagokionez ere. Gainera, dancehall-eko eta hip hop-eko elementuak hartzen ditu. Soinua iluna izan ohi da, baxu-lerroak astunak eta eztarrikoak dira, abestiak askotan instrumental esklusiboki konposatuak dira eta letrak dituztenean gai futurista bat hartzen dute.

Jatorria eta garapena aldatu

Grime Londresko hainbat auzotan sortu zen, besteak beste, Barking & Dagenham, Tower Hamlets, London Borough of Newham, Barnet, Waltham Forest eta Hackney, Londres ekialdean. Bere jatorria irratsaio piratekin oso lotuta dago, Rinse FM eta MajorFM kasu, hasieran zorrozki underground zen genero bati euskarria eta espazioa eman zioten lehenak. Bere hasierako garaietan, generoa beste izen batzuekin ere ezaguna zen, hala nola, "sublow" ("sub baxu" gisa itzulia) bere baxu-maiztasun oso baxuengatik, askotan 40 Hz ingurukoak, eta baita "eskibeat" ere, hasieran erabiltzen zen terminoa, Wiley eta bere kolaboratzaileen estiloa. [1] Grime bezala etiketatu zituzten lehen abestiak Wiley-ren 'Eskimo' eta Musical Mob-en 'Pulse X' izan ziren.

Generoa ezaguna egiten hasi zen Dizzee Rascal eta Wiley bezalako musikarien lanari esker, biak Roll Deep taldeko kideak. 2003an kaleratutako Boy in da Corner eta Treddin' on Thin Ice diskoekin, hurrenez hurren, estiloa korronte nagusian sartu zen. Dizzee Rascal-ek maila mediatikoa lortu zuen, hedabideetan hainbat agerraldirekin.

Esposizio mediatiko honen aurrean, grime-k bere underground izaera mantendu du urteetan zehar. Artista gehienek diskoetxe independente txikietan argitaratzen dute, eszena bizirik mantentzen da MCen arteko borrokei esker eta hauetako asko auzoko dendetan saltzen diren mixtapeen bidez ezagutzera ematen dira.

Dubsteparen aitzindari zuzena izateagatik ere ezaguna da.

Erreferentziak aldatu

  1. Sturges, F. A Life of Grime The Independent, 2005.

Kanpo estekak aldatu