Greziaren banaketa administratiboa
Greziak 2011 urtean onartu zen Kallikratis Planak Grezioak azpibanaketak sakonki aldatu zituen. Ordura arte 13 periferia (περιφέρειες), 54 prefektura eta 1.033 udalerri zituen. Gaur egun, 7 administrazio deszentralizatu, 13 periferia eta 325 udalerri ditu.
Udalerri eta periferiek gobernu propioa dute, administrazioak aldiz, Greziako Gobernuak izendatutako idazkari banak zuzentzen ditu — gobernuko ordezkaritza gisa funtzionatzen dute. Athos mendiko autonomiadun estatua erreformatik kanpo geratzen da.
ZerrendaAldatu
Atikako AdministrazioaAldatu
Mazedonia eta Traziako AdministrazioaAldatu
- Hiriburua: Tesalonika
- Periferiak: 2
Epiro eta Mendebaldeko Mazedoniako AdministrazioaAldatu
- Hiriburua: Ioanina
- Eskualdeak: 2
Tesalia eta Erdialdeko Greziako AdministrazioaAldatu
- Hiriburua: Larisa
- Eskualdeak: 2
Peloponeso, Mendebaldeko Grezia eta Joniako Uharteetako AdministrazioaAldatu
- Hiriburua: Patras
- Periferiak: 3
Egeoko AdministrazioaAldatu
Kretako AdministrazioaAldatu
Horietaz gain, badago eskualde edo periferia autonomo bat, Atos mendia deritzon penintsula, Erdialdeko Mazedoniarekin mugakide dena, Greziarekiko independentea den eskualde administratiboa osatzen duena.