Greta Thunbergen TED hitzaldia

2018an egin zen Greta Thunberg aktibista ekologista ezaguna, 15 urterekin, Suediako parlamentuko eraikinaren aurrean hasi zuen grebarengatik. Handik aurrera, Bruselan, Rise for climate manifestazioan parte hartu zuen eta urte berean, Londresen, Declaration of Rebelion hitzaldia egin zuen. Gainera, Stockholmon, TEDx hitzaldi sortetan parte hartu zuen. [1] [2]

TEDx ekitaldiak tokian tokiko TED hitzaldi auto-organizatuak dira. Bertan zuzeneko nahiz bideo bidezko hizlariek diskurtso eta eztabaidak sortzen dituzte talde txikietan. 2015etik, urtero antolatzen da TEDx hitzaldi bat Stockholmen. 2018ko azaroaren 24an parte hartu zuen Greta Thunbergek beste zazpi hizlarirekin batera; David Cvach (Frantziako enbaxadorea Suedian eta diplomazialaria), Hanna Olvenmark (enpresaria, dietista, blogaria eta idazlea), Michael Taylor (artista eta zientzialaria), Omar Alshogre (Siriako gudako biziraulea eta hizlaria), Ryan Roxie (abeslaria eta gitarrista), Shohini Kundu (hizlaria, polemista eta idazlea) eta Ulf Skarin (idazlea eta editorea). Artista, enpresari eta politikarien artean, Thunberg zen ikasle bakarra. [3] [4]

Hitzaldi horretan, munduko estatu eta politikariek zein komunikabideek klima aldaketaren aurrean duten ezjakintasuna eta ekintza-eza salatu zuen Thunbergek. Munduaren egoera larria azaldu zuen, eta entzuleei arauak apurtzera eta aldatzera animatu zien, etorkizuna salbatzeko beharrezkoa dela argudiatuz. Horretarako, hainbat baliabide erretoriko erabili zituen; metaforak (“Gerra batean egongo bagina bezala”), galdera erretorikoak (“Erregai fosila mehatxu bat izango balitz, zergatik jarraitzen dugu beti bezala? Zergatik ez daude murrizketak? Zergatik ez da ilegalak?”), oximoronak (“Gezurrik ongi esan”, “Zuria edo beltza”) eta anaforak (“Ez dute aipatzen… ez dute aipatzen…”), besteak beste. Gainera, bere esperientzia pertsonalaz baliatu zen, publikoarekin konektatzeko (txikitako bizipen eta sinesmenak, autismoa...), triadak erabili zituen (“Asperger, TOC eta mututasun selektiboa”, “Egunkarietan, irratietan eta albistegietan”) eta datu zientifiko objektiboak eman zituen (“Egunean 200 espezie baino gehiago desagertzen dira”).

« Zortzi urte nituenean, gizakiok, gure bizitza estiloaren ondorioz sortutako aldaketa klimatikoaren inguruan zerbait entzun nuen. Energia aurrezteko argiak itzaltzeko, edo errekurtsoak aurrezteko papera birziklatzeko esaten zidaten.

Gogorapen arraro bat neukan; gizakiok, animali espezie bat bakarrik izanda ere, kapazak ginen Lurraren klima aldatzeko. Horrela izanda, ez litzateke ezer gehiagori buruz hitz egin beharko. Atentzio fokua izango litzake telebista piztean. Egunkarietan, irratietan, eta albistegietan ez litzateke ezer gehiago irakurriko eta entzungo. Gerra batean egongo bagina bezala. Baino inork ez du horren inguruan hitz egiten. Erregai fosila mehatxu bat izango balitz, zergatik jarraitzen dugu beti bezala? Zergatik ez daude murrizketarik? Zergatik ez dira ilegalak? Zentzugabekoa da. Irrealegia da. Hamaika urterekin gaixotu nintzen. Hitz egiteari eta jateri utzi nion. Bi hilabetetan, 10 kilo galdu nituen. Asperger, TOC eta mututasun selektiboa diagnostikatu ninduten. Ondorioz, beharrezkoa denean soilik hitz egiten dut, momentu honetan bezala. Espektroaren jokoan gaudenentzat, dena zuria edo beltza da. Ez dugu gezurrik ongi esaten eta ez dugu joko sozial honetaz disfrutatzen. Pentsatzen dut, hainbat modutan, autistak normalak garela, eta gainontzekoak arraroak. Are gehiago jasangarritasun krisia jokoan dagoenean. Aldaketa klimatikoa mehatxu bat eta arazo larri bat dela diote, hala ere, denek betiko moduan jokatzen dute. Ez dut ulertzen. Emisioak gelditu behar baldin badira, gelditu dezaten. Hori niretzat bai da zuri edo beltzaren arteko kontua. Bizirauteari dagokionez, ez daude gris matiz ezberdinik. Zibilizazio bezala jarraitzen dugu ala ez. Aldatu behar dugu.

Herrialde aberatsetan, Suedian bezala, aldaketa klimatikoaren bi gradu jaisteko, urteko emisioen %15a behintzat gelditu beharko lirateke. IPCCak (Aldaketa klimatikoan adituen gobernuarteko taldeak) frogatu zuen bezala, helburua tenperatura 1,5 gradu murriztea da, horrela, aldaketa klimatikoari fabore egingo litzaiokeelako. Pentsa zer errepresentatzen duen murrizketa horrek. Pentsatu litzateke liderrek edo komunikazio taldeek horri buruz hitz egingo luketela soilik. Baino ez dute aipatzen ere. Ez dute aipatzen ere sisteman presente dauden berotegi gasak, ez eta airean dagoen kutsadurak uzten duen berotasunaren bitartez, erregai fosilak erabiltzeari uzten diogunean, bero maila gehigarri bat ematen duela, 0,5 eta 1,1 gradu artekoa. Seigarren masa desagerpenean gaudenaren inguruan ere ez da hitz egiten, egunean 200 espezie baino gehiago desagertzen dira. Gaur egungo desagerpenen bataz bestekoa, normala kontsideratzen denaren 1.000-10.000 aldiz handiagokoa da. Inork ez du berdintasunari edo justizia klimatikoari buruz hitz egiten, eta Pariseko Tratatuan argi dago oinarrituta, eta beharrezkoa da maila globalean funtzionatzeko. Alegia, herrialde aberatsek ez lukete emisiorik bota beharko, sei eta hamabi urteen bitartean, horrela, herrialde txiroko biztanleen bizi kalitateak hobera egingo luke, guk daukagun eraikin azpiegituren bitartez: errepideak, eskolak, ospitaleak, edateko ura edo elektrizitateari esker. Nola itxaron dezakegu, guk dena eskura izanda, eta Pariseko Tratatuari kasurik egin gabe, India edo Nigeria bezalako herrialdeak larritzen hastea krisi klimatikoaren inguruan?

Zergatik ez daude igorpen gutxiago? Zergatik areagotzen dira? Desagertze bat eragiten ari gara? Gaiztoak gara? Ez, noski ezetz. Pertsonak horrela aritzen dira gehienak ez dituztelako ezagutzen egunerokoak izan ditzaken efektuak eta ez dute ulertzen aldatu egin behar dela. Uste dugu badakigula eta denok dakitela, baina ez. Nola ahal genuke? Igorpenen ondorioz krisia sortuko balitz, seinaleak ikusiko ziren, ez uholdeak bakarrik, milaka hilketa eta nazioak deuseztatuak. Murrizketak ikusiko ziren, baina ez. Eta inork ez du horretaz hitz egiten. Ez daude larrialdietarako bilerarik, titularrik, ezta berri larririk. Inork ez du jarduten krisian egongo balitz bezala. Ingurumeneko zientifikoek eta politikoek ere mundutik bidaiatzen dute haragia eta esnekiak jaten. Ehun urtetara iristen banaiz, 2103. urtean biziko naiz. Eta zuek etorkizunaz hitz egiten duzuenean, ez duzue 2050. urtetik haratago ikusten. Orduko, nire bizitzaren erdira iritsi izango naiz Zer gertatuko da gero? 2078. urtean, 75 urte izango ditut. Bilobak baditut, agian, nirekin egongo dira. Agian, oraindik denbora zegoela zergatik ez genuen jardun galdetuko didate. Orain egiten dugunak nire bizitza osoan eragina izango du, baita nire seme-alaben eta biloben bizitzan ere. Orain egiten duguna edo egiteari uzten dioguna ezin izango du nire belaunaldiak beranduago aldatu.

Abuztuan klaseak hasi zirenean, aski zela erabaki nuen. Parlamentu suediarraren aurrean eseri nintzen, eta eskola greba hasi nuen klimarengatik. Klasera joan beharko nintzatekeela esaten didate, ikasketak eginda zientifiko bihurtu eta “krisialdi klimatikoa konpontzeko”. Baina konponduta dago dagoeneko. Datu eta konponbideak badauzkagu. Esnatu eta aldatu egin behar dugu. Zertarako ikasi existituko ez den etorkizun baterako, inork salbatzen ez duelako? Zertarako ikasi hezkuntza sistematik, sistema barrutik zientziak emandako datu garrantzitsuenei politiko eta gizarteak kasurik egiten ez badie? Batzuk Suedia herrialde txikia dela diote, eta egiten dugunak garrantzirik ez duela, baina haur batzuk munduaren atentzioa eman badute aste batzuez eskolara ez joateagatik, imajinatu zer egiteko gai izango ginatekeen denok batera. Hitzaldiaren amaierara iristen ari gara, non ohikoena itxaropenaz hitz egitea den, eguzki-panelez, energia eolikoz eta ekonomia zirkularraz. Baina ez dut hori egingo. Motibazio eta ideia baikorreko 30 urte izan ditugu dagoeneko. Eta sentitzen dut, baina ez dute balio. Balio izan baldin bazuten, emisioak murriztu izanen zirelako. Eta ez da horrela izan. Noski, itxaropena behar dugula, baina gehien behar duguna ekintzak dira. Ekiten diogularik izango dugu itxaropena. Beraz, itxaropenaren ordez, ekintzak bilatu ditzagun. Horrela bakarrik iritsiko baita itxaropena. Egunero, 100 milioi petrolio upel erabiltzen ditugu. Ez dago hori aldatzeko politikarik. Ez dago petrolio hori ez erabiltzeko araurik. Beraz, ezin dugu mundua aldatu arauak jarraitzen, arauak aldatu behar direlako. Dena aldatu behar da. Eta gaur hasi behar gara.

Eskerrik asko.

»


Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Thunberg, Greta. «Greta Thunberg | Speaker | TED» www.ted.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-11).
  2. Jones, Nigel. (2018-12-30). «Why we all need to be more like Greta» Medium (Noiz kontsultatua: 2019-04-11).
  3. (Ingelesez) TEDxStockholm | Ideas worth spreading. (Noiz kontsultatua: 2019-04-11).
  4. «TEDxStockholm | TED» www.ted.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-11).

Kanpo estekak aldatu