Gregorio de la Revilla

Gregorio de la Revilla Inguntza (Santander, 1857Bilbo, 1928) politikaria eta Bilboko entzute handiko alkatea izan zen XIX. mendean. Gregorio de la Revilla Santanderren jaio zen, baina bost urterekin Bilbora heldu zen eta bere ikasketak hasi zituen. Zuzenbidea ikasi zuen, eta zinegotzi aukeratu zuten. 1891ean alkate izendatu zuten. Aurreko alkatea Jose Maria Solaun izan zen, eta ondoregoa Emiliano Olano. Gregorio de la Revillak parte hartu zuen hainbat fundaziotan, esate baterako Elkarte Filarmonikoan (ofizialki eta gaztelaniaz Sociedad Filarmónica). Gainera, “Sociedad Bilbaina” elkartearen presidentea izan zen, eta bazkidea “El Sitio” elkartean. Mediku-Zientzien Akademiak  Gregorio de la Revillari zorionak eman zizkion bere kudeaketa apartagatik Basurtuko Ospitalean. Izan ere, bere lana Ospitaleko Batzarrean ezinbestekoa izan zen Basurtuko ospitale berria eraiki zedin.

Gregorio de la Revilla

Bilboko alkate

1891 - 1893
Bizitza
JaiotzaSantander, 1857
Herrialdea Espainia
HeriotzaBilbo, 1928 (70/71 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
KidetzaSociedad Bilbaina
El Sitio

Kaleak aldatu