Ireki menu nagusia

Gregorio Villalabeitia Galarraga (Barakaldo, Bizkaia, 1951ko otsailaren 26a -) finantza-arloan adituan den bankaria da, 2014ko azaroaren 28tik Kutxabankeko zuzendaria dena.[1]

Gregorio Villalabeitia
Bizitza
Jaiotza Barakaldo1951ko otsailaren  26a (68 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria eta bankaria

BiografiaAldatu

Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean Ekonomia Zientzietan eta Deustuko Unibertsitatean Zuzenbideko ikasketak egin zituen.[2]

1977an Bizkaiko Aurrezki Kutxan hasi zen lanean eta 1988an bertako zuzendari bilakatu zen.[3] Urte horietan, nazioartean aritu zen, tartean, Londresko bulegoko zuzendariordea izan zen eta gero Valentziako eta Madrilgo zuzendariorde ere izan zen izan zen.[2]

1990ean, Banco Cooperativo Españoleko zuzendari nagusi bilakatu zen eta 1993an Argentariara joan zen.[3]

1998ko martxoan, handizkako bankuan zuzendari lanetan jarri zuten eta 1999an, Argentaria eta BBV batzean inbertsiozko bankuko (BBVA) zuzendari nagusi bilakatu zen.[2]

Azken urteetan, zenbait enpresatako administrazio kontseiluetan parte hartu du eta Seeliger y Conde abokatu-langelako bazkidea ere bada.[2][3]

2014ko azaroaren 27an, Kutxabankeko presidente bilakatu zen.[2]

ErreferentziakAldatu