Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Filosofia eta Letrak ikasi zituen Granadako Unibertsitatean, eta Filologia Erromanikoa izan zuen espezialitatea. 1953an Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean lortu zuen doktoregoa.

1950-1960 urte-bitartean Atlas Lingüístico y Etnográfico de Andalucía laneko sei liburukiak egiten aritu zen Manuel Alvarrekin batera. 1959an Espainiako Hizkuntza eta Literatura katedra lortu zuen, eta irakasle aritu zen 1961-1966 urte-bitartean Algecirasko, Cartagenako eta Astorgako institutuetan. 1966an, Tenerifeko La Lagunako Unibertsitateko Espainiar Hizkuntzaren Gramatika Historikoko katedra lortu zuen. 1967an, Unibertsitate horretako Filosofia eta Letretako Fakultateko dekano hautatu zuten, eta kargu horretan aritu zen 1973 arte. Hiri horretako Letretako Fakultatearen baitan Semantika Estrukturaleko Eskola sortu zuen. Marylandeko eta Mexikoko unibertsitateetako irakasle gonbidatua izan da, halaber. 1975ean Granadako Unibertsitateko Letretako Fakultatera joan zen, eta 1979an Madrilgo Unibertsitate Autonomora.

Hainbat lan egin ditu Leongo, Kanariar Uharteetako, Mexikoko eta abarretako hizketa-moduari buruzkoak. Analisi-metodo gisa Kopenhageko Zirkuluko teoria linguistiko-estrukturalak erabili ditu, eta horietan oinarrituta literatura-ikerketak argitaratu ditu, García Lorca, Blas de Otero, Miguel Hernández, Antonio Machado eta Juan Ramón Jiménezen lanen inguruan. 1986an, Real Academia Españolako kide hautatu zuten.

Hainbat liburu idatzi ditu; besteak beste, Semántica y Lexicología del Español (Espainieraren semantika eta lexikologia) eta Estudios dialectológicos (Ikerketa dialektologikoak). 1987an, Aldizkari Artikuluetako Sari Nazionala eman zioten «La mujer cantada» artikuluarengatik.

ErreferentziakAldatu