Greensboro (Ipar Carolina)

Greensboro hiria (formalki Greensborough) Ipar Carolinako iparraldean dago kokatuta, Estatu Batuetan.[1] 1808.urtean Nathanael Greene generalak hiriburu izendatu zuen. Urte horretan konderriren hiriburua izendatu zuten. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren amaieran Estatu Konfederatuen hiriburua izan zen.

Greensboro
Greensboro
Ameriketako Estatu Batuetako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Ipar Carolina
Ipar Carolinako konderriGuilford konderria (Ipar Carolina)
AlkateaNancy Vaughan (en) Itzuli
Izen ofizialaGreensboro
Jatorrizko izenaGreensboro
Posta kodea27402, 27405, 27406 eta 27455
FIPS kodea37-28000
Geografia
Koordenatuak36°04′48″N 79°49′10″W / 36.08°N 79.8194°W / 36.08; -79.8194
Map
Azalera346.046205 km²
Altuera272 m
Demografia
Biztanleria299.035 (2020ko apirilaren 1a)
19.396 (2013)
Dentsitatea864,15 bizt/km²
Etxebizitzak118.126
Informazio gehigarria
Sorrera1808
Telefono aurrizkia336
Ordu eremuaEkialdeko Ordu-eremu, UTC−05:00 eta UTC−04:00
Hiri senidetuakMontbéliard
greensboro-nc.gov
Dixie eraikina.

Biztanleria aldatu

Biztanleriari dagokionez, Ipar carolinako hiri handiena da. Estatu Batuak 2010ean egindako azterlanak dio 269.666 biztanle daudela Greensboron.[2]

 
Antzineko jatetxea Souhtside auzoan, Greensboro erdigunean.

Klima aldatu

Klima heze subtropikala du Greensborok. Neguak laburrak dira eta ez oso gogorrak. Orokorrean, ohikoak dira ekaitzak uda eta udaberrian zehar, eta batzutan nahiko kaltegarria izan daitezke naturari dagokionez. Greensboroko biztanleek hainbat arazo izan dituzte tornadoak direla eta. 1936.urtetik aurrera Greensboron edo inguruan egondako tornado ezagunenak honako hauek izan dira:

  • 1998ko martxoak 20, Stoneville.
  • 1989ko maiatzak 5, Clemmons eta Winston-Salem.
  • 2008ko maiatzak 7, Clemmons eta Greensboro.

Kultura aldatu

Museoak aldatu

Jaiak aldatu

  • "Ekialdeko musikaren jaialdia": Piedmont Triad zonaldean ekainak 25etik uztailak 30 arte ematen den jaia da. Bertan, orkestra sinfonikoaren eta hainbat artista famatuen 70 kontzertu baino gehiago ikusi ahal izan daitezke.
  • "Fun fourth festival": Uztailaren 4an ospatzen den eta Ameriketako oso famatua den jaialdia da. Egun honetan, Independentziaren eguna ospatzen da eta horretarako, familia osoarentzat diren ariketa asko daude: kontzertuak, umeentzako koltxonetak, su artifizialak gauean...[5]
  • "Afroamerikarren artearen jaialdia": Afroamerikarrek kultura estatubatuarrari emandakoa gogorarazteko, urtarrilaren eta martxoaren artean ospatzen den festa da. Jai honek kontzertuak, antzezlanak etab. ere barne hartzen ditu.

Hiri eta herri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu