Gran Sassoko eta Laga mendietako Parke Nazionala
Gran Sassoko eta Laga mendietako Parke Nazionala (italieraz: Parco nazionale del Gran Sasso e Monti della Laga) naturagune babestua da, Italiaren erdialdean dagoena. 1.489 kilometro koadroko eremua hartzen du,[1] % 90 Abruzzo eskualdean (L'Aquila, Teramo eta Pescara probintziak); gainerako zatia Markak (Ascoli Piceno) eta Lazioren (Rieti) artean banaturik dago.[2] 1991n izendatu zuten parke nazional.
Gran Sassoko eta Laga mendietako Parke Nazionala | |
---|---|
![]() | |
Kokalekua | Abruzzo, Lazio eta Markak, Italia |
Koordenatuak | 42°29′26″N 13°29′43″E / 42.4906519°N 13.4952371°E |
Azalera | 148.935 ha |
Izendapena | Parke nazional |
IUCNren babesa | II. maila: parke nazional |
Sorrera | 1991 |
Webgunea | https://www.gransassolagapark.it/ eta http://www.parks.it/parco.nazionale.gran.sasso/Eindex.php |
Geografia aldatu
Parke nazionalean hiru mendi multzo daude, iparretik hegora txikienarekin hasi eta handienarekin bukatu. Ipar-ekialdean mendi txiki batzuk daude: Monti Gemelli. Erdialdean, ipar aldera, berriz, Laga mendiak, Campotostoko aintzirako uraren ondoan; Gemelli mendiak baino garaiagoak eta sendoagoak dira, baina mendi zaharren borobil itxura tipikoa dute. Eta erdialdean baina hegoaldera joz gero, Gran Sasso mendigunea ageri da, dena harkaitz zakar latza, Adriatikoari begira.[2]
Balio naturalak aldatu
Eskualde eurosiberiarraren eta mediterraniarraren artean kokatua, biodibertsitate handiko eremua da. Zenbakiek honela laburbiltzen dute parke nazionalaren handitasun naturala: 2.651 landare espezie (59 orkidea barne); galtzeko arriskuan diren 51 landare espezie; Adonis vernalis landarea hazten den hiru eremu, Italiako bakarrak; 11 arrano beltz bikote; Apeninoetako 1.000 sarrio (Rupicapra pyrenaica ornata); eta 120 bat otso.[2][3]
Erreferentziak aldatu
- ↑ Parco Nazionale del Gran Sasso e Monti della Laga. parks.it (Noiz kontsultatua: 2021-9-5).
- ↑ a b c Lopez, Gorka. Gran Sasso eta Laga, Apeninoetako bazter galduak. Berria, 2007ko azaroak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-9-4).
- ↑ Parco nazionale del Gran Sasso e Monti della Laga. gransassolagapark.it (Noiz kontsultatua: 2021-9-5).