Graham testa proba berezi bat da, heste-zizare txikia hautemateko erabiltzen dena (Enterobius vermicularis). Testarekin, arrautzak detektatzen dira mikroskopikoz; izan ere, zizare eme helduak gauez uzkiaren kanpoaldera joaten dira arrautzak jartzera.[1]

Prozedura aldatu

Pasasitologiaren arloko ezohiko proba bat da. 20 bat milimetroko zabalera duen zinta itsasgarri batekin pazientearen uzkia ukitu behar da, eta ondoren zinta porta batera itsatsi. Gero, mikroskopioarekin behatzen da hamar bat aldiz handituta. Goizean hartu behar da proba, pazientea garbitu edo hustu baino lehen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu