Grace Oladunni Taylor

Grace Oladunni Taylor (Effon-Alaiye, Nigeria, 1937ko apirilaren 24a - ) biokimikari nigeriarra da[1]. Lipidoen metabolismoak gaixotasun kardiobaskularretan duen eragina aztertu zuen.

Grace Oladunni Taylor

Bizitza
JaiotzaAfganistan1937ko apirilaren 24a (86 urte)
Herrialdea Nigeria
Hezkuntza
HeziketaQueen's School, Ibadan‎ (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria, akademikoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)University of Ibadan (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaNigerian Academy of Science (en) Itzuli

Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso duen aurreneko afrikarra da eta Nigeriako Zientzia Akademian sartu zen bigarren emakumezkoa[2].

Biografia aldatu

Ekiti estatuko Effon-Alaiye herrian jaio zen eta 1952 eta 1956 artean Quee's Schooleko ikaslea izan zen. 1959an Ibadango Unibertistatean sartu zen eta biokimika ikasketak eginez 1962an graduatu zen[3]. Bertako "Moor Plantation" Institutan hasi zen lanean[3] eta 1963an Ibadango UnibertsitatekoPatologia kimiko mintegian ikerlari hartu zuten. 1969an doktoratu zen. 1970an UInibertsitateko irakaslea bihrutu zen. Ikasturtez ikasturte Ibadango Unibertsitatean mailaz igoz joan zen eta 1984an Patologia kimikoko irakasle titularra bihurtu zen.

1975ean Seattle (AEB) hiriko Ipar-Mendebaldeko Lipido ikerketan laborategian ikerlari bisitaria izan zen eta hurrengo urteetan beste hainbat herrialdetan egin zuen lan; Jamaikako Mendebaldeko Indietako Unibertistatean, Trinitate eta Tobagon, Zimbabweko Unibertsitatean...

1997an Nigeriako Ziemtzia Akademian onartu zuten. Bigarren emakumezkoa izan zen akademian sartzen.

2004an hartu zuen erretiroa, baina Ibadango Unibertsitateko Patologia Kimikoko lektore izaten jarraitu zuen[4].

Ikerketa aldatu

Gaixotasun kardiobaskularretan lipidoek duten eragina ikertu zuen, eta lipidoen metabolismoa hainbat arrazatan konparatu ondoren ondorioztatu zuen gizakiaren arrazen artean ez dagoela aldaketa nabarmenik eta dietak eta kirol jarduerak eragin handiagoa dutela zehaztu zuen[5].

Sariak aldatu

Argitalpen aukeratuak aldatu

  • Taylor, Grace Oladunni; Bamgboye, Afolabi E. (1979ko abenduan) "Serum cholesterol and diseases in Nigerians"  doi:10.1093/ajcn/32.12.2540. PMID 506976..
  • Taylor, G. Oladunni; Agbedana, E. O.; Johnson, A. O. K. (1982ko maiatzean)  doi:10.1079/BJN19820061. PMID 6805501.. "High-density-lipoprotein-cholesterol in protein–energy malnutrition"
  • "Relationship between body mass index (BMI) and changes in plasma total and HDL-cholesterol levels during treatment of hypertension in African patients" (1995eko urrian) ISSN 0386-300X..
  • Taylor, Oladunni Grace; Ahaneku, Joseph Eberendu; Agbedana, Olu Emmanuel (2007ko uztaila-irailean) "Increased serum iron associated with coronary heart disease among Nigerian adults" ISSN 1681-715X..
  • Taylor, Grace Oladunni; Ebesunun, Maria Onomhaguan; Agbedana, Emmanuel Oluyemi; Oladapo, Olulola O. (2013ko iralia-abenduan) "Variations in plasma lipids and lipoproteins among cardiovascular disease patients in South-western Nigerians" ISSN 0795-8080..
  • Taylor, G. O. (1971). Serum triglycerides and fatty acids in kwashiorkor. The American journal of clinical nutrition, 24(10), 1212–1215.[7]
  • Taylor, J. Communities of practice: A way of leading. Teaching and Learning, 40.
  • Cheraskin, E. "If High Blood Cholesterol Is Bad—Is Low Good?." Journal of orthomolecular medicine 1.3 (1986): 176–183.[8]
  • Bock, U. (2000). The Institutionalization of Women's Studies at German Universities at the End of the Century. European Education, 32(4), 14–32.[9]

Erreferentziak aldatu

  1. Who's who in science and technology in Nigeria. (1st ed. argitaraldia) Federal University of Technology 1989 ISBN 978-978-2475-00-8. PMC 22665912. (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  2. «Grace Oladunni Taylor, Date of Birth, Place of Birth» www.bornglorious.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  3. a b accnnigeria.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  4. «African Success : Biography of Grace OLADUNI TAYLOR» web.archive.org 2017-12-03 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  5. «TSpace Repository: Browsing TSpace» tspace.library.utoronto.ca (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  6. «News for January 8th, 1997» groups.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  7.  doi:10.1093/ajcn/24.10.1212. ISSN 0002-9165. PMID 5110540..
  8.  doi:10.1016/b978-0-08-021533-4.50035-9. ISBN 978-0-08-021533-4..
  9.  doi:10.2753/eue1056-4934320414. ISSN 1056-4934..

Kanpo estekak aldatu