Gorpuzkingz 2016 urtean Hondarribian (Gipuzkoa) sorturiko euskarazko trap musika taldea da. "Euskal Herriko traparen heroiak" direla esanez definitzen dute haien burua.[1]

Gorpuzkingz
Datuak
JatorriaHondarribia (Gipuzkoa)
Musika motatrap
Urteak2016 -
Taldekideak
Zakil Onill
Big txiki
Donald trvp
Lehengo taldekideak
Andoni
Bingen
Ander Eli
Gabirel

Euskaraz abestutako traparen aintzindariak dira. Haien letra gordinak kaleko bizipen gogorretan oinarrituak daude, letra hauek drogak, armak eta halakoak aipatzen dituzte.

Lehenengo diska, Mixtape bat deiturikoa, 2018an kaleratu zuten. Bertako "bling bling diruaren hotsa" izenburuko kantuak kritika bikainak jaso zituen.[erreferentzia behar] 2019an bigarren diska plazaratu zuten, Hondarribiagra.[2]

Taldea Zakil Onil, Big txiki eta Donald trvp ek osatzen dute.[3]

Diskografia

aldatu
  • Mixtape bat (2018, autoekoizpena)[4]
  • Hondarribiagra (2019, Alivemusika)
  • Jaio.Dirua.Hil. (2020, autoekoizpena)

Erreferentziak

aldatu
  1. gaztezulo. «Gorpuzkingz: “Entzun, dantzatu eta ongi pasatu, ez dago besterik.”» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  2. «'Hondarribiagra', zuzenerako» Bidasoko Hitza 2019-04-02 (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  3. «Gorpuzkingz: euskal trap musika inon baino alaiagoa izanen da | Boligrafo gorria» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
  4. «Mixtape bat» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.