Mespelerrekako urtegia

Gorostizako urtegia» orritik birbideratua)

Mespelerrekako urtegia, baita Gorostizako urtegia izenaz ere ezaguna, (gaztelaniaz: Pantano del Regato) Barakaldoko urtegia da, Errekatxo eta Gorostiza auzoen artean dagoena hain zuzen ere.

Mespelerretako urtegia
Geografia
Map
Koordenatuak43°16′06″N 3°00′05″W / 43.2683°N 3.0014°W / 43.2683; -3.0014
HustubideaCastaños ibaia

Argalario eta Sasiburu mendien artean kokatuta, Castaños ibaiak zeharkatua da[1].

Historia aldatu

XIX. mendeko bukaeran, Ezkerraldeko lantegietan ur asko behar zuten eta udan ez zen aski ekoizpena mantentzeko. Hori zela eta, 1885ean Jose Etxebarriak proposatu zuen Castaños eta Oiola ibaietan presa bi eraikitzea. Azkenean bat baino ez zen eraikia eta 1897an bukatu zuten[2][3].

1898an Sestaoko La Iberia lantegiak hasi zuen urtegia erabiltzen, gero Bizkaiko Labe Garaiak enpresa jabe bihurtuko zena[2].

Teknikoki garai horretako modernoena izan zen, batez ere hormigoia erabili zuelako. Presak 74 metroko luzera, zutabean 15 metroko zabalera eta tontorrean 2,50 metrokoa eta 20 metroko altuera ditu[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Barakaldoko urtegiak: Burdinazko bihotzeko mendiak[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b c Mitxel Olabuenaga: "El río Castaños: analisis del poblamiento"[Betiko hautsitako esteka]
  3. José Eugenio Villar, "Catedrales de la industria. Patrimonio industrial en la Margen Izquierda y Zona Minera de la ría del Nervión" , Librería San Antonio, Barakaldo, 1994, 78-79 orr.

Ikus, gainera aldatu


Kanpo estekak aldatu