Gordito Relleno

Gordito Relleno (euskaraz: «Gizentxo Betea») José Peñarroyak 1948an marrazkilari katalanak sortutako komikia da. Komikia Bruguera argitaletxeko Pulgarcito (gero Super Pulgarcito) aldizkarirako prestatu zuen. Pertsonaiak 60. hamarkadan zehar ere argitaratu zen.

Gordito Relleno
Jatorria
Sortzailea José Peñarroya (en) Itzuli
Ezaugarriak
Emanaldia
Hasiera-data 1948

PertsonaiaAldatu

Komikiak pertsonai bakar baten inguruan antolatzen da. Lasaia, ezkongabea, zintzoa, buruan onddo kapela txiki bat darama. Antza, ez du lanik egiten. Tolesgabe xamar, bere asmo onak sarritan desastreetan bukatzen dira. Askotan ere, bestetik, iruzurren eta gaiztokerien biktima erraza izaten da. 1950an zehar, komiki batzuetan, Don Berrincherekin batera agertu zen, azken hau Gordito Rellenoren antitesia.

Juan Antonio Ramírez ikertzailearen ustez, Gordito Rellenori komikien "baztertuen" artean kokatu behar zaio. Sail berekoak Bruguerako beste komiki-protagonista hauek izan daitezke: Carpanta (1947), Currito Farola (1951), Don Danubio (1951), Morfeo Pérez (1952), Agamenón (1961), Rompetechos (1964) eta Pitagorín (1966). Hauek guztiek inguruarekiko distortsio berezia erakusten dute. [1]

ErreferentziakAldatu

  1. RAMÍREZ, Juan Antonio (12/1975). La historieta cómica de postguerra. Madril: Cuadernos para el Diálogo argitaletxea, 1975 ISBN: 84-6010-9. 94-103. or.

Kanpo estekakAldatu