GOR Diskak

Gor diskoetxea» orritik birbideratua)

GOR Iruñean (Nafarroan) 1991n sortutako diskoetxea da. Harrezkero, Euskal Herriko zein Espainiako rock independentea bultzatzen saiatu dira, euskaraz zein gaztelaniaz abestuta. Haiekin lan egiten duten musika taldeek rockaren baitan aurki daitezkeen estilo anitzak jorratzen dituzte: punka, ska, heavya, popa, rocka, dance, egungo metala...

GOR
Sortze urtea 1991
Egoera Aktiboa
Banatzailea Gor Banaketak
Generoa(k) punk
ska
heavy
pop
rock
dance
Jatorrizko herrialdea  Euskal Herria
Kokapena Iruñea, Nafarroa
Webgune ofiziala http://www.gordiscos.com/index.php?hizk=eu

Diskoetxe honek Euskal Herriko talde ospetsuenetako batzuekin egin du lan, Berri Txarrak edo Skalariak kasu. Baina, aldi berean, mota guztietako rock talde gazte frankori lagundu die lehendabiziko ataletan. Izan ere, azken urteotan Iruñerrian rock talde andana sortu dira.

Haren jarduera lau ataletan banatzen da:

  • Diskoetxea: Gor Diskak
  • Management: Gor Kontratazioa
  • Banakuntza: Gor Banaketak
  • Argitaletxea: Jarauta Musika Edizioak

2023ko maiatzaren 8an, Patxi Goñi diskoetxeko arduradunak iragarri zuen erretiroa hartuko zuela eta, ondorioz, urte horretako udazkenean itxiko zutela konpainia.[1][2]

Musika taldeak aldatu

Album batzuk aldatu

Hauek dira GOR diskoetxeak argitaratutako album batzuk:[3]

Taldea Izenburua Urtea
Berri Txarrak Libre © 2003
Berri Txarrak Ikasten 1999
Berri Txarrak Eskuak/Ukabilak 2001
Berri Txarrak Berri Txarrak (diskoa) 1997
Exkixu Exkixu 1993
Exkixu Gaua heldu orduko 1995
Jousilouli Prest (Jousilouli) 2000
Ken Zazpi Gelditu denbora 2005
Ken Zazpi Bidean 2003
La Polla Records Y ahora qué? 1983
La Polla Records Carne para la picadora 1996
La Polla Records En turecto 1998
Lendakaris Muertos Se habla español 2006ko maiatzaren 1a
Lendakaris Muertos Lendakaris Muertos 2005ko otsailaren 1a
Lendakaris Muertos Directo a los güevos 2009ko abenduaren 1a
Lendakaris Muertos Vine, vi y me vendí 2008ko otsailaren 25a
Manolo Kabezabolo Ya hera ora 1995
Skalariak Skalariak 1997

Erreferentziak aldatu

  1. Imaz, Andoni. «Gor diskoetxea itxiko dute udazkenean, Patxi Goñik erretiroa hartzean» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  2. https://www.noticiasdenavarra.com/cultura/2023/05/06/discografica-gor-echa-cierre-6772537.html
  3. «GOR diskoetxeak plazaratutako albumak» query.wikidata.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).

Kanpo estekak aldatu