Good Will Hunting (euskaraz, "Will Hunting Zintzoa") 1997ko Gus Van Sant zinema zuzendariaren filma da. Gidoia Ben Affleck eta Matt Damon aktoreek idatzi zuten eta protagonistak Robin Williams, Matt Damon, Ben Affleck, Minnie Driver eta Stellan Skarsgård izan ziren.

Good Will Hunting
Jatorria
Argitaratze-data1997
IzenburuaGood Will Hunting
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm erromantikoa, sarbide-bizipena eta film dramatikoa
Iraupena126 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Toronto
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Gus Van Sant
Gidoigilea(k)Ben Affleck
Matt Damon

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaLawrence Bender
Konpainia ekoizleaA Band Apart (en) Itzuli
Miramax
[[Kategoria:A Band Apart (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaPietro Scalia
Bestelako lanak
MusikagileaDanny Elfman
Elliott Smith (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaJean-Yves Escoffier
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaBoston
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

miramax.com…
IMDB: tt0119217 Filmaffinity: 503907 Allocine: 363 Rottentomatoes: m/good_will_hunting Mojo: goodwillhunting Allmovie: vm449753 TCM: 324221 Metacritic: movie/good-will-hunting TV.com: movies/good-will-hunting
Discogs: 279226 Allmusic: mw0000030450 Netlix: 17405997Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube eta YouTube

Bederatzi Oscar Saritarako izendatua izan zen baina, azkenik, bi irabazi zituen: Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Robin Williams) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Ben Affleck eta Matt Damon).

Argumentua aldatu

Will Hunting Boston hegoaldeko mutil umezurtz eta txiroa da, baina aldi berean dohaiduna eta jende ohia baina askoz ere buruargiagoa. Massachusetts Institute of Technology unibertsitatean erratza pasatzen lan egiten du. Egun batez, Gerald Lambeau irakasleak ikastetxeko arbel batean matematikako teorema baten ariketa zail bat ikasleek etxeko lan gisa egin dezaten idatzi du: Will Hunteingek hura ikusi eta ezkutuan berehala amaitu du. Biharamunean, ariketa bikain amaituta, irakaslea zur eta lur geratu da, are gehiago egilea bere ikasleetakoa ere ez dela izan jakitean. Kale borroka baten ostean, poliziak Will jo eta espetxeratzeko zorian dago. Epaileak Lambeauren eskakizuna onartu du (Will gaztearen dohaiaz jakitun), espetxera joan beharrean, psikologo baten ardurapean egon dadin.

Terapia horren bitartez, gaztearen portaera gatazkatsuaren arrazoia jakin da: mutikotan jasotako tratu txarren ondorio da eta horrek neskalagunarekiko harremana hobetzen laguntzen dio. Era berean, gaztearen presentziak irakaslea eta psikologoaren bizitzak ere onerako aldatu ditu, haien arteko lehia gainditzen lagunduz: batetik, irakasleak bere gutxiespen konplexua gainditu du eta, bestetik, psikologoak bere emaztearen heriotzaren ondorioz izandako atsekabe eta isolamendua ere bai, neurri batean.

Pertsonaiak aldatu

Kanpo estekak aldatu