Gonzalo Moro (?1427) bizkaitar politikari, militar eta legelaria izan zen. 1394an Henrike III.a Gaztelakoa erregeak Bizkaiko eta Gipuzkoako korrejidore izendatu zuen[1][2]. Entzutegiko entzule eta Enkartazioetako eta Gipuzkoako ikuskaria (veedor) izan zen[3]. 1402an erregeak Bilboko alkate ere izendatu zuen. Bere zeregin politiko nagusia Leinu gerrak amaiaraztea zuen eta horretarako bide legalez gain (Enkarterriko Forua idatzi zuen eta Gipuzkoako Ermandadearen Ordenantzak onartu zirenean parte hartu zuen[3]) indarkeria ere erabili zuen. Berari buruz honela diot Bizkaiko esaera zaharrak:

Gonzalo Moro
Korrejidore



Bilboko alkate

Bizitza
Jaiotza1427
Herrialdea Gaztelako Erresuma
Heriotza1427 (-1/0 urte)
Jarduerak
Jardueraklegelaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLeinu gerrak
« Gonzalo Moro tati, tati,

Gaxtoa gaxtigaetan daki

»

1417an, Joanes II.a Gaztelakoaren erreinaldian, lapurtarren eta ingelesen aurkako bizkaitar itsas-armada zuzendu zuen[4].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Monreal Zia, Gregorio. (2005). The Old Law of Bizkaia (1452): introductory study and critical edition. University of Nevada Press, 37 or. ISBN 9781877802522..[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Gaztelaniaz) Real Academia de la Historia; Angel Casimiro de Govantes. Diccionario geográfico-histórico de España. 1 Maxtor, 348 or. ISBN 9788497610445..
  3. a b Gonzalo Moro. www.puntubi.com.
  4. (Gaztelaniaz) Auñamendi Eusko Entziklopedia. Gonzalo Moro. .