Gomazko paleta frontoi motzean binaka

Binakako gomazko paleta frontoi motzean eskupilota jokamolde bat da, frontoi motzean jokatzen dena. Duelo bat izanik, bikoteek txandaka pilota jotzen dute. Bikote bat bestearengandik bereizi ahal

Pala paleta frontoi motzean
buruz buru
Iker Gereta/binakako gomazko pala paleta
Iker Gereta entrebista
Iker Gereta, Arabako eskupilotako federakuntzaren zuzendari teknikoari elkarrizketa, eskupilotako frontoi motzeko jokamoldeen inguruan.
Jokamoldea
MotaPala paleta
InstalazioakFrontoi motz
Jokalari kopurua4
Ohiko koloreak 

izateko, kolore desberdinetako gerrikoak eramango dituzte, batzuek urdina eramango dute eta beste batzuek gorria. Ekintza bakoitzeko gauzatzeari dagokionez, pilotak pareta ukitu behar du, behin talde bateko kide bat jo eta gero beste taldeak pilota kolpatu beharko du, atxikirik egin gabe. Kolpeari dagokionez, ez dago ordena finkaturik, hau da, aurkariak jo ostean aurreko ekintza gauzatu duen jokalariak berriz ere pilota kolpatu dezake.  

Materialaren ezaugarriak eta horrekin erlazionatzeko modua aldatu

Modalitate honetan paleta bat eta gomazko pilota bat erabiltzen dira.  

Pala zurezkoa da, pieza bakarra edo zur mota ugariz osatua. Aluminiozko eta zurezkoa zatiak, alboetan zuntz indargarriak dituztenak. Palaren ezaugarri espezikoei dagokienez: Luzera, gehienez 50 zm-koa da, zabalerari dagokionez 20 zm gehienez eta lodiera 1,5 zm-koa da.  

Erabilitako pilota kautxu trinkoarekin egiten da, barruan airerik gabe, paleta argentinarrean ez bezala. Gazteetan pilotaren pisua guztira 58g-70g eta 46-47,5 tarteko diámetroa dauka, ordez, nagusietan 63-75g arteko pisua eta 46-47,5-ko diametroa dauka. Kolore desberdina izan ditzake, beti ere, pilotalekuko hormen kolorearen araberakoak; izan ere, pilota hobeto ikusteko asmoz, kontrastea bilatu behar da. Pilotek daukaten markari dagokionez, gizonezkoen gomazko paleta (kadeteak, gazteak eta nagusiak) marka zuria edo horia izan ditzake.  

Instalazioa: frontoi motza aldatu

 
Ogueta frontoia

Frontoia orokorrean; pilotaren talkari eusten dioten materialez egin dago (harria edo zementua), hormak leunak eta finak dira elementu irtenik gabeak. Gainera, ezinbestekoa da tanteoa daraman markatzaile bat, ez egotekotan epailea izango da horren berri emango duena. Instalazioa, frontisa, ezker horma, errebotea, kantxa eta kontrakantxaz osatuta dago.  

  • Kontrakantxa: gutxienez 3 metroko zabalera.  
  • Kantxaren luzera: 36 metro.  
  • Kantxaren zabalera: 10 metro.
  • Frontisaren altuera: 10 metro.
  • Frontisaren zabalera: 11 metro.
  • Errebotearen altuera: 5,60 metro gutxienez.
  • Errebotearen zabalera: 10 metro.

Frontisaren goiko eta beheko eremuak debekatutako espazioak dira, pilotak hemen jotzen badu tantoa aurkariarentzat izango da. Koltxoi hauen mugak markatzeko txapa izeneko egitura metalikoak daude, goiko eta beheko txapez gain frontisaren alboan ere txapa bat dago, kontrakantxaren marraren goranzko jarraipena dena.  

  • Beheko txaparen altuera: 60 zentimetro
  • Goiko txaparen altuera: 10 metrora.
  • Alboko txapa: ezker paretatik 11 metrora.

Kantxan marra batzuk daude, marra horien arteko lekuari "Koadroa" deritzogu, koadroak zenbakiz markatuta daude, esker horman islatzen direnak eta sakea nondik nora egin behar den argituz. Gainera marra hauen prolongazioa kantxan margotuta daude, frontisetik paralelo kokatuta. Zenbakien artean 3,5 metroko tartea dago.

  • Faltako marraren distantzia: 14 metro – 4 koadro
  • Luzeko marraren distantzia: 24,5 metro – 7 koadro

Arauak aldatu

Sakea aldatu

Partidako lehen sakea kenduz, zeina zortez erabakitzen den, beste guztiak aurreko tantoa egin duen taldeak gauzatuko du.  

Sakea, sake marraren atzetik egin beharko da (frontisetik 24,5 metrora dagoen marratik), frontisean jo eta falta marraren (frontisetik 14 metrora – 4.koadroa) eta luze marraren (frontisetik 24,5 metrora-7.koadroa) artean egin behar du punpa, bestela sakea txartzat joko da. Pilotak frontisa ukitu baino lehen ezker pareta ukitu dezake.

Sakea falta marra gainditzen ez badu, tantoa beste taldearentzat izango da eta luze marratik pasatzen bada sakalariak beste sake bat egiteko aukera izango du. Bi sake bakarrik egiteko aukera dago, bigarren sakea falta eta luze marren artean sartzen ez bada, tantoa beste taldearentzat izango da.  

Sakean bote bakarra egin daiteke, zehaztutako marra baino frontisetik urrutiago. Pilota bat aukeratzean, pilotetaz arduratzen den epaileak egindako aldaketaren berri eman beharko die aurkariei. Pilota aldatutakoan, aurkariak pilota aztertzeko eta probatzeko eskubidea izango du, beste taldeari ematen zaionetik aurrera. Sakean pilotariari pilota eskutik erortzen bazaio eta epailen iritziz nahi gabe izan bada, beste aukera bat emango dio.

Jokalarien kokapena aldatu

Pilotariak kantxan non kokatu behar direnari buruzko araurik ez dagoenez, beraiek nahi duten tokian koka daitezke.  

Espazioaren erabilera eta tanto amaierak aldatu

Jokamolde hau zeharkako jokoei dagokie, hau da, pilotak beti jo behar du frontisa pilotari batek pilota jo ostean, hau da, aurkariek ez dute aurrez aurreko norgehiagokarik. Tantoari dagokionez, pilota espazio eraginkorretara bideratu behar da (frontisa, esker horma, errebotea, edo kantxa dira espazio eraginkorrak.

Tantoa era desberdinetan egin daiteke; aurkariak pilota jotzean frontisera heltzen ez bada, frontisean eman eta lehen botea kontrakantxan, behe txapatik behera edo goi txapatik gora punpa egiten badu aurkariak tantu bat lortuko du eta bi boteren ostean jotzean aurkariarentzat tantoa ere izango da.  

Postu espezifikoa aldatu

Bikoteka jokatzen den modalitate bat denez eta haien jokaldiak eraginkorrak izan daitezen, bietako batek frontisetik gertuen dagoen aldea babestuko du, eta besteak atzealdea. Aurrekoari “aurrelari” esaten zaio, eta atzekoari “atzelari”.  

Aurrerako pilotariaren jokatzeko era azkarragoa da, bere helburu nagusia tantoa amaitzea da, eurengatik goitik edo frontisaren erditik datozen kolpeak errestatzen ditu, eta airez egindako kolpeak ere nabarmentzen dira haien jokaldietan. Aitzitik, atzelariak izango da indarraren arduraduna, eta, horregatik, bere helburu nagusia behetik datozen pilotak errestatu eta atzeraka botatzea izango da.

Puntuazio sistema aldatu

Taldearen ekintza oker bakoitzeko edo aurkariaren huts egite bakoitzeko, taldeak puntu 1 lortuko du. Partida puntuazio muga bat dauka, bikote batek 25 puntura iristen denean amaituz.  

Sakalaria aldatu

 
Sakea

Nahiz eta ohikoena sakatzailea aurrelaria izan, diziplina honen kasuan sakatzailea atzelaria da.  

Sakean pilotarien kokapena   aldatu

Puntu gorria pilota sakatzen duena da, bi karratu urdinak euren posizioetan jarritako aurkariak dira, gainazal grisa mugatzen duten bi lerroak falta eta luze dira, beltzez deliniatutako zirkulua sakatzailearen kidea da eta berdegunea sakean eraginkorra ez den eremuari erreferentzia egiten dio. Irudian ondo ikus daiteke sakatzailea frontisaren zati distalean jarritako jokalaria dela, hau da, atzelaria.  

Kolpe motak   aldatu

Kolpe motak, jokaldiak edo pilota norabideak, kokapenak edo lekualdatzeak frontisarekiko distantziak baldintzatuko ditu.  

Kanpo estekak aldatu