Golde lur

Idi-pare batek egun batean landu dezakeen lursaila

Golde lurra edo italdia azalera-unitate historikoa da, idi-uztarri batek egun batean egin dezakeen lana[1]. Neurria ez zen zehatza. Nafarroan, esaterako, golde lur batek bi erregulur edo bi erreneurri hartzen zituen; erregulur batek 8,98 area hartzen zituenez, golde lur batek 17,96 area. Gipuzkoan, berriz, goldelur bat 50 anega zen[2].

Antzinako ErromaAldatu

Latinezko iugerum, jugerum, iugera edo iugus laukizuzen bat da, 240 pedesko (oin erromatar) alde luzea eta 120 pedesko alde txikiarekin, hau da, 71 m. x 35,5 m. Neurriak 28.800 oin koadro neurtzen zituen, gaur egungo 0,25 hektarea inguru. Marko Terenzio Varronek eta Kolumelak diote iugerum bat actus quadratus baten bikoitza zela, eta actus bat uztarri batekin lotutako bi idik gelditu gabe egin zezaketen golde-lanaren luzera (120 oin). Bi iugerak heredium bat neurtzen zuten, erromatar herritaratasuna zuen bakoitzari ematen zitzaiona herentzian jaso zezakeen propietate gisa. Ehun heredia zenturia bat ziren eta lau zenturia saltus bat. Neurri untzialetan iugerum bakoitza ehun oin koadro (9,2 m2zituzten 288 scrupulitan banatzen ziren.

ErreferentziakAldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Italdi. .
  2. Lasa, Irune. (2009-11-18). «Neurriari neurri bila» Berria.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekakAldatu