Goian bezala, behean ere

Goian bezala, behean ere Esmeraldazko Taularen bigarren bertsoaren interpretazio moderno bat da. Esmeraldazko Taula arabierazko iturrietatik datorkigun VIII. edo IX. mendeko testu hermetiko kriptiko eta konpaktu bat da[1][2]. Testua latineko itzulpen gehienetan agertzen da[3]:

Rider–Waiteren tarotan agertzen den Magoak "Goian bezala, behean ere" kontzeptua adierazten duela esan ohi da.
« Quod est superius est sicut quod inferius, et quod inferius est sicut quod est superius.

Goian dagoena behean dagoena bezalakoa da, eta behean dagoena goian dagoena bezalakoa da.

»


Esaldiaren moldaketa Latinezko bertsio honetan oinarritzen da, eta ez dago arabierazko jatorrizkoan oinarritua; izan ere, arabiera "nondik" irakurtzen da eta ez "bezala".

Helena P. Blavatski okultista modernoak (1831-1891, Elkarte Teosofikoaren sortzaileetako bat) eta Kybalion egile anonimoak (ziurrenik William W. Atkinson, 1862–1932, Pentsamendu Berriaren sortzailea), esaldi hau erabiltzen hasi ziren, eta ondoren bizitza propioa hartu zuen, askotan New Age ingurunetan aipatzen den esaldian bilakatuz[4][5][6][7].

InterpretazioakAldatu

 
Makrosomos-Mikrokosmos harremanaren eskema bat.

Filosofiaren eta zientziaren historialarien artean, bertsoa, askotan, zeruko mekanikak Lurreko gertaeretan izan ditzakeen ondorioen erreferentzia gisa ulertzen da. Horrek barne hartuko lituzke Eguzkiak urtaroen aldaketan edo Ilargiak mareetan dituen ondorioak, baina eragin astrologiko landuagoak ere bai[8][9].

Beste interpretazio baten arabera[10][11], bertsoak korrespondentziak edo antzekotasunak ditu makrokosmosarekin (unibertsoa osotasun gisa, bizirik dagoen ente orokor baten gisa) eta mikrokosmosaren artean (mundu txikia, gizakia, unibertsoaren miniatura gisa ulertua)[12][13][14]. Ikuspegi hau mundu ikuskera filosofiko ugaritan aurki daiteke[15][16], nabarmenetank Antzinako greziar filosofian, Anaximandro, Platon[17] edo Hipokratesen testuetan[18], edo Estoizismoaren testuetan[19].

ErreferentziakAldatu

  1. (Alemanez) Weisser, Ursula. (2012-01-02). Das "Buch über das Geheimnis der Schöpfung" von Pseudo-Apollonios von Tyana. De Gruyter doi:10.1515/9783110866933. ISBN 978-3-11-086693-3. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  2. Kraus, Paul. (1989). Jābir ibn Ḥayyān : contribution à l'histoire des idées scientifiques dans l'Islam.. Georg Olms ISBN 3-487-09114-3. PMC 21179082. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  3. (Ingelesez) Steele, Robert; Singer, Dorothea Waley. (1928-01-01). «The Emerald Table» Proceedings of the Royal Society of Medicine 21 (3): 485–501. doi:10.1177/003591572802100361. ISSN 0035-9157. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  4. Three Initiates. (2011). The kybalion. (Definitive edition. argitaraldia) ISBN 978-1-58542-874-8. PMC 663952572. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  5. Three Initiates. (2017). The kybalion : a study of the hermetic philosophy of ancient Egypt And Greece. (Centenary edition. argitaraldia) ISBN 978-0-14-313168-7. PMC 987279178. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  6. Horowitz, Mitch. (2019-11-13). «The New Age and Gnosticism: Terms of Commonality» Gnosis: Journal of Gnostic Studies 4 (2): 191–215. doi:10.1163/2451859X-12340073. ISSN 2451-8581. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  7. Horowitz, Mitch. (2019-11-13). «The New Age and Gnosticism: Terms of Commonality» Gnosis: Journal of Gnostic Studies 4 (2): 191–215. doi:10.1163/2451859X-12340073. ISSN 2451-8581. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  8. Principe, Lawrence. (2013). The secrets of alchemy. ISBN 978-0-226-68295-2. PMC 781432393. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  9. Dictionary of gnosis & Western esotericism. Brill 2006 ISBN 978-90-474-1012-6. PMC 237003069. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  10. (Ingelesez) Steele, Robert; Singer, Dorothea Waley. (1928-01-01). «The Emerald Table» Proceedings of the Royal Society of Medicine 21 (3): 485–501. doi:10.1177/003591572802100361. ISSN 0035-9157. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  11. Principe, Lawrence. (2013). The secrets of alchemy. ISBN 978-0-226-68295-2. PMC 781432393. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  12. Conger, George Perrigo. (2012). Theories of macrocosms and microcosms in the history of philosophy.. Hardpress Publishing ISBN 1-290-42983-9. PMC 940797328. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  13. ALLERS, RUDOLF. (1944). «MICROCOSMUS: From Anaximandros to Paracelsus» Traditio 2: 319–407. ISSN 0362-1529. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  14. Barkan, Leonard. (1975). Nature's work of art : the human body as image of the world. Yale University Press ISBN 0-300-01694-8. PMC 1300212. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  15. (Alemanez) Persische Weisheit in griechischem Gewande : Ein Beitrag zur Geschichte der Mikrokosmos-Idee. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  16. Duchesne-Guillemin, J.. (1956). «Persische Weisheit in Griechischem Gewande?» The Harvard Theological Review 49 (2): 115–122. ISSN 0017-8160. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  17. Txantiloi:French Olerud, Anders; Uppsala universitet. (1951). L'idée de macrocosmos et de microcosmos dans le Timée de Platon: étude de mythologie comparée. Almqvist & Wiksells Boktryckeri PMC 680524865. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  18. (Alemanez) Kranz, Walther. (1938). Kosmos und Mensch in der Vorstellung frühen Griechentums. Vandenhoeck & Ruprecht PMC 905422149. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  19. Hahm, David E.. (1977). The origins of Stoic cosmology. ISBN 0-8142-0253-5. PMC 2318374. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).

Kanpo estekakAldatu