Makron (ikurra)

Goi-marra» orritik birbideratua)

Makrona (¯); grezieratik eratorri zen: μακρόν makrón «luze») edo goi-marra[1] ikur diakritikoa da, latindar alfabetoa erabiltzen duten hizkuntzen artean zabalduta dagoena. Alfabeto zirilikoan ere erabiltzen daː adibidez, mansieraren idazketan.

Ī hizkia Rigan

Unicoden U+0304 eta U+00AF kodeak ditu.

Erabilera aldatu

Gehienetan bokal luzeak adierazteko erabiltzen da ikur hori, adibidez, Polinesiako hizkuntza (maoriera, samoera, hawaiiera eta besteak), nahuatla eta baltiar hizkuntzetan (Ā, Ē, Ī, Ō, Ū).

Tonua adierazteko erabiltzen da ere, hala nola, pinyin izeneko sisteman (txinera latindar alfabetoaz idazteko: Hepburn erromanizazio berritua).[2]

Hizkuntzalaritzatik at, matematika eta fisikan erabiltzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Bulego-materialak Hiztegia] [2009]
  2. Euskaltzaindia. (PDF) 171. arauaː Asiako toponimia. .

Kanpo estekak aldatu