Antartikako goi-ordokia

Goi-lautada polarra» orritik birbideratua)

Antartikako goi-ordokia, polar goi-ordokia edo hego polo geografikoaren goi-ordokia, Antartikako izotz-geruzan edo izotz eremuan dagoen goi-ordoki bat da, Ekialdeko Antartikan. Eremuak Hego Poloa barne hartzen du, eta Maud Erreginaren Lurraldea eta Australiar Lurralde Antartikoan barna 1.000 kilometro inguruko lurraldean hedatzen da.

Antartikako goi-ordokia
Plateau-surface.jpg
Geografia
Koordenatuak90°0′0″S 0°0′0″E
Eskualde geografikoItun Antartikoko eskualde

Egitura geografiko hau itsas mailatik bataz besteko 3.000 metroko garaieran dago, bere punrutik garaiena A Domoa (4.093 metro) delarik. C Domoa eta F Domoa ere nabarmentzen dira.