Godwinen legea (Analogia nazien Godwinen legea izenarekin ere ezaguna) interakzio sozialaren enuntziatua da, Mike Godwinek proposatua 1990. urtean. Beraren arabera:

Mike Godwin 2010ean.
« Interneteko eztabaida bat luzatuz joan ahala, Hitler edota Naziekin eginiko konparazio bat agertzeko probabilitateak batera joateko joera du. »


Usenet talde askotan bada tradizio orokor bat: goian aipaturiko konparazioren bat egitean automatikoki haria itxi egiten da eta naziekin konparazioa egin duenak galdu egiten du eztabaida. Era honetan, Godwinen legeak Usenet taldeetako eztabaiden luzera-limite bat ezartzen du. Askorentzat, horretan datza Godwinen legea, arestian aipaturiko jatorrizko definizioa ezagutu gabe.

Dena dela, ez dago ondo ikusia konparazio hori egitea eztabaida bukatzearen asmo bakarrarekin. Gainera, onartua dagoen korolario bat existitzen da zeinak zera dioen: Eztabaida bat ixteko zio bakarrarekin eginiko Godwinen legearen erabilpen premeditatuak ez du hariaren itxiera lortuko (Quirken salbuespena).

Kanpo estekak aldatu