Ireki menu nagusia

Godfrey Harold Hardy (G. H. Hardy bezala ere ezaguna) (1877-1947) matematikari britainiarra izan zen, bere izena daraman desberdintasuna formulatu zuena. Britainiar Erresuman formula harrigarri batzuei esker ezaguna den Ramanujan (1887-1920) indiar matematikari autodidaktaren defendatzaile nagusia eta tesi-zuzendaria izan zen.

Godfrey Harold Hardy
Godfrey Harold Hardy 1.jpg
Bizitza
Jaiotza Cranleigh1877ko otsailaren 7a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Cambridge1947ko abenduaren 1a (70 urte)
Hezkuntza
Heziketa Trinity College
Cranleigh School Itzuli
Cambridgeko Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Augustus Edward Hough Love Itzuli
E. T. Whittaker Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Mary Cartwright
Srinivasa Aiyangar Ramanujan
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) E. T. Whittaker Itzuli
Jarduerak
Jarduerak matematikaria, akademikoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Cambridgeko Unibertsitatea
Oxfordeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

BiografiaAldatu

Godfrey Hardy 1877ko otsailaren 7an jaio zen Cranleigh-en (Surrey, Ingalaterra). Bere gurasoek, biak eskola irakasleak, matematikarako joera izan zuten.

Hardyren matematikarako joera naturala oso goiz agertu zen. Bi urte zituenean, bi milioi baino hadiagoko zenbakiak idazten zituen, eta elizaren ereserkietako zenbakien faktorizazioakin bere burua probatu zuen.

Cranleigh-eko eskolara joan ondoren, Hardy sartu zen Winchester College-n. 1896an, Trinity College-ra (Cambridge) joan zen. Sadleirian katedra bete zuen 1931tik 1942ra; Cambridge utzi zuen 1919an Oxfordeko Savilian geometria katedra hartzeko.

LanaAldatu

  • A Mathematician's Apology. Cambridge University Press. Londres, 1940.
  • Ramanujan.Twelve Lectures on Subjects Suggested by His Life and Work Cambridge University Press: Londres, 1940.
  • An Introduction to the Theory of Numbers. Con E. M. Wright. 1938.
  • A Course of Pure Mathematics. 1908.
  • A Mathematician's Apology. Cambridge University Press. Londres, 1940.