Gneo Manlio Zintzinato

Gneo Manlio Zintzinato (latinez Gnaeus Manlius Cincinatus), erromatar kontsula izan zen K.a. 480an Marko Fabio Vibulanorekin.

Gneo Manlio Zintzinato
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

Erromako kontsula

K.a. 480 - K.a. 480
Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. VI. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, K.a. 480 ( urte)
Heriotza modua: guduan hila
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)ezezaguna
Seme-alabak
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

Manlia, Erromako patriziar gensik ospetsu eta antzinakoenetako bat zen. Beranduago, izen honetako plebeioren batzuk aipatzen dira, Izen hau, sarri, Maliius eta Maniliusekin nahasten da.

Kontsul izatera iritsi zen gens honetako lehen kidea, Gneo Manlio Zintzinato izan zen, K.a. 480an kontsul izan zena, eta, ordutik Errepublikaren azken menderarte, gens honetako kide ugari iritsi ziren estatuko magistraturarik gorenetara. Manliotarren familiak errepublika garaian, honako hauek izan ziren: Azidino, Kapitolino, Zintzinato, Torkuato eta Vulso.

Txanponetan, agertzen diren cognomen bakarrak Torkuato eta Ser. dira; azken hau, modu ezberdinetan interpretatzen da; Serranus, Serratus edo Sergia bezala: azken izenak, Sergia tribua adierazten du. Manlio genseko plebeio urriak, cognomenik gabe aipatzen dira.

Gneo Manlio, Marko Fabio Vibulanorekin izan zen kontsula, eta guduan erori zen, etruriarren aurka borrokan ari zela.


Aurrekoa
Zeson Fabio Vibulano eta Espurio Furio Medulino
Erromatar kontsula Marko Fabio Vibulanorekin
K.a. 480
Ondorengoa
Zeson Fabio Vibulano eta Tito Verginio Trikosta