Glukolipido
Glukolipidoak edo glikolipidoak gluzidoak dituzten lipido saponifikagarriak dira.


Egitura Aldatu
Osaketa berezia dute, izan ere glizerinaren ordez esfingosina izeneko molekula luzea baitute eta honi monosakaridoak eta gantz azido bat gehitzen zaizkio. Antza handia dute esfingolipidoekin, baina glikolipidoak era autonomoan sailkatzen dira, gluzidoak dituztelako haien molekuletan (esfingolipidoek ez). Molekula anfipatikoak dira. Hauek dira beraz osagaiak:
- esfingosina
- gantz-azidoa.
- kate motzeko gluzido bat (galaktosa, fruktosa, glukosa...).
Garrantzi biologikoa Aldatu
Molekula anfipatikoak dira, zati polar bat (gluzidoa) eta zati apolarra (lipidoa) dutelako. Fosfolipidoen antzeko ezaugarria da hau. Horregatik, haiek bezala, zelula mintzen osagaiak dira. Neuronetan dira bereziki ugariak.
Motak Aldatu
Hiru dira glukolipido garrantzitsuenak:
- Zerebrosidoak: galaktosa edo glukosa izan ohi dute. Mielinazko zorroetan eta burmuinetako neuronetan daude.
- Gangliosidoak: oligosakarido bat dute gluzido moduan eta honi azido sialikoa gehitzen zaio. Nerbio-sistema zentraleko neuronetan pilatzen dira, batez ere nerbio-bukaeretan.
- Globosidoak: glukosa, galaktosa eta N-Azetilgalaktosaminaz osaturiko oligosakaridoa dute. Mintzeko errekonozimenduan hartzen dute parte.
Hauetaz gain bakterio Gram negatiboetan azaltzen diren lipopolisakaridoak daude, baina erabat bestelako egitura dute.