Gloria ekaitza (Estatu Batuetan eta Kanadan Jacob ekaitza deitua) Ipar Atlantikoan ibilbide luzeko zikloi estratropikal bat izan zen, hasieran iparraldeko Estatu Batuetan eta ekialdeko Kanadan eta gero Iberiar Penintsulan eta hegoaldeko Frantzian eragina izan zuena. Ekaitza hau, lehendabizikoz, The Weather Channelek, modu ez ofizialean, 2020ko urtarrilak 15ean Ozeano Bareko ipar-mendebaldean Jacob izendatu zuen zikloi estralurtar bat bezala identifikatua izan zen. Estatu Batuak zeharkatu eta Atlantikoa zeharkatu ondoren, urtarrilaren 18an AEMETek ekaitz hau Gloria izendatu zuen, Europan 2019-2020ko neguko ekaitz saioko hamargarren haize ekaitz izendatua bihurtuz.

Gloria ekaitza
Irudia
Motaekaitz gogor
Zikloi estratropikal
Denbora-tarte2020ko urtarrilaren 19a - 2020ko urtarrilaren 23a
Data2020ko urtarrila
KokalekuKatalunia
Aragoi
Murtziako Eskualdea
Balearrak
Pertsona hilak14
Pertsona zaurituak82
Pertsona desagertuak3

Enbata Europan lurra ukitu ondoren, Euskal Herria eta iparraldeko Espainia fronte ahul bat bezala zeharkatu zituen. Gloria, zenbait egunetan, mendebaldeko Mediterraneo itsasoan indartu zen, hegoaldeko Europako eta iparraldeko Afrikako eremu askotara eurite eta elurte handiak, haize indartsuak eta olatu handiak ekarriz. Urtarrilaren 19tik 21era bitartean Espainiako hego-ekialdea eta Balear Uharteak bereziki kaltetuak izan ziren. Espainian, guztira, 13 pertsona hil ziren eta 4 desagertu.

Historia meteorologikoa aldatu

 
Gloriaren ibilbidea

Azkenean Glorian bihurtuko zen meteorologia-sistema, hasiera batean, urtarrilaren 10ean Japoniako ekialdean desordenatutako hodei gune bezala jaio zen. Astiro zeharkatu zuen Ozeano Barea, eta Jacob izenarekin Neguko ekaitza izendatua izateko adina garatu zen. Indarberritze azkarra izan ondoren, urtarrilaren 15ean Jakobek Washington estatuan lurra jo zuen.[1] Estatu Batuak iparraldetik zeharkatu ondoren, urtarrilaren 17an Virginiako kostaldea zeharkatuz ekaitza Atlantikora irten zen.

Berlingo Unibertsitate Libreak (Europan eragina duten presio baxuko eremuak izendatzen dituena) fenomeno honi lehenik Ilka zikloa deitu zion.[2] Ondoren, urtarrilaren 18an AEMETek Gloria ekaitzari buruzko abisuak ematen hasi zen, Iberiar Penintsulara hurbiltzen zen meteorologia-sistema bezala. Geroago, urtarrilaren 19an Gloria enbatak Santanderreko kostaldean lurra jo zuen.[3]

Gloriak zikloi ahul bezala penintsulako iparraldea zeharkatu zuen, eta, orduan, mendebaldeko Mediterraneo itsasora irten eta zenbait egunez gelditu zen.[3][4][5] Balearretan 48 orduz geldi egon ondoren, geldo-geldo hasieran hegoalderantz eta gero mendebalderantz jo zuen urtarrilaren 22an Gibraltarko itsasartea eta Maroko zeharkatuz eta hurrengo egunean Atlantikoan berriro agertuz.[6] Egun batzuk Portugalen mendebalderantz mantendu ondoren, urtarrilaren 25ean Algarveko kostaldean Gloria denboralea desagertu zen.[7][8]

Eragina aldatu

Ameriketako Estatu Batuak aldatu

Jakob ekaitzak urtarrilaren 15ean lurra jo zuen Ozeano Barean. Joyce komunitatean, Washington estatuko Olinpiar Penintsulan, 56 cm elur erori ziren.[1] Mendebaldeko Oregonen Interstate 84 errepidea itxiarazi zuen.[9] Jakobek Montana, Idaho eta Utah estatuetara elurte handiak ere ekarri zituen.[1][10]

Estatuz estatu elurteak jasan zituzten, Nevadan, Nebraskan eta Texasko eskualde batzuetan izan ezik, non euri izoztua zen.[1]

Urtarrilaren 18an Jacob AEBetako ipar-ekialdeko kostaldera iritsi zenean, 97 km/h-ko haizeteak izan ziren, eta, ondorioz, autobide asko itxi ziren.[1]

Kanada aldatu

Jacob neguko ekaitza urtarrilaren 18an Atlantikora irten zenean, Kanadako Atlantikoko probintziei eragin zien, elurte handiak eta haize bortitzak eraginez. Ternua eta Labradorren 76 cm elur izan ziren.[11] Elur-ekaitzaren ondorioz, 21.000 etxe argindarrik gabe geratu ziren.[11]

Espainia aldatu

Gloria 1982ko urtarriletik Espainiak eta Frantziako hegoaldeak jasan duten depresiorik gogorrena izan zen.[12] Atlantikoa azkar zeharkatu ondoren, urtarrilaren 19an Gloriak lurra jo zuen Espainiako iparraldean, haize zakar eta eurite ertainekin, Sortaldean zakartu zirenak. Euri jasak uholdeak eta luiziak eragin zituen, 13 hildako utziz eta 4 desagertu utziz.[13] Balear Uharteetan zehar, bereziki Mallorcan, levante bortitzak kalte handiak eragin zituen etxeetan, eta herri asko ebakuatu behar izan zituzten.[13] Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Murtziako Eskualdea eta Andaluzia denboraleak gehien kaltetu zituen erkidegoak izan ziren, eta barnealdean elurte handiak izan ziren, batez ere Iberiar sisteman eta Erdialdeko Sisteman.[13]

Alcoin, Alacanten, 75 urteko emakume bat haizeak bere etxea eraitsi zuenean hil zen.[13] L'Ametlla de Mar herrian, Tarragonan, olatuek 50 urteko gizon bat eraman zuten.[13] Ávilan, teila batzuk erori eta 63 urteko gizon bat kolpez hil zen.[12] Moixenten, 70 urteko gizon baten hilotza aurkitu zuten, kontrako meteorologiagatik iristeko zaila zen gune batean. Carcaixenteko merkataritza-zentro baten inguruan, 55 urteko beste gizon baten gorpua topatu zuten; baliteke hori ere hipotermiagatik hil izatea.[14]

Gloriak Espainiako ekialdeko kostaldean zehar uholdeak eragin zituen, Ebroren delta (non itsasoak 3 kilometroko arroz-soro bat suntsitu zuen) ekaitzak gehien kaltetu zuen guneetako bat izan zelarik.[15][12] Lloret de Mar eta Tossa de Marren, itsas-aparra hondartzatik irten eta kaleak blokeatu zituen. Hostalric herrian, Gironan, uholde arriskuagatik bizilagunak giltzapetu eta alde zaharrekoak etxetik atera behar izan zituzten. Massanesen, Gironan, Riu Clar urbanizazioa ere hustua izan zen eta bertako bizilagunak Hostalric udalerriko udal kiroldegian babestu ziren.[12] Bartzelonako portuan, olatuak 7 metrora iritsi ziren, olatu-hormaren gainetik salto eginez eta eraikinak urez betez; zenbait itsasontzik kalteak jasan zituzten eta horietako bat erabat hondoratu zen.[12] Denboraleak Badalonako ikur den Pont del Petroli bitan apurtu zuen.[16] Eivissan itsasoak bi lagun, bata britainiarra, eraman zituen eta agintariek desagertutzat jo zituzten.[15]

Elurteek barnealdeko leku garaiagoetan arazoak eragin zituzten. Kalean bizi zen 54 urteko emakume bat hipotermiagatik hil zen.[12][15] Elur-ekaitzak, berriz, Asturiasen trafiko istripu hilgarria eragin zuen.[17] Eguraldi latzak eskola itxierak eragin zituen herrialde osoan, Katalunian bakarrik 130.000 ikasle eskola barik utziz.[15]

Frantzia aldatu

Frantziako Ekialdeko Pirinioak departamenduari eragin zion gehien Gloria ekaitzak urtarrilaren 19tik 21era bitartean. uholdeak izateko arriskua zela eta, dozenaka suhiltzaile eta polizia estra egon ziren zonaldean, eta Gloria iritsi aurretik A9 autobidea itxi egin zuten.[13][12]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e https://weather.com/storms/winter/news/2020-01-12-mid-january-snow-ice-rain-storm-west-midwest-northeast
  2. https://web.archive.org/web/20210906214319/http://www.met.fu-berlin.de/de/wetter/maps/Analyse_20200117.gif
  3. a b https://web.archive.org/web/20210906231250/http://www.met.fu-berlin.de/de/wetter/maps/Analyse_20200119.gif
  4. https://web.archive.org/web/20211006214229/http://www.met.fu-berlin.de/de/wetter/maps/Analyse_20200120.gif
  5. https://web.archive.org/web/20211006214229/http://www.met.fu-berlin.de/de/wetter/maps/Analyse_20200121.gif
  6. https://web.archive.org/web/20211006214232/http://www.met.fu-berlin.de/de/wetter/maps/Analyse_20200122.gif
  7. https://web.archive.org/web/20211006214230/http://www.met.fu-berlin.de/de/wetter/maps/Analyse_20200124.gif
  8. https://web.archive.org/web/20211006214230/http://www.met.fu-berlin.de/de/wetter/maps/Analyse_20200125.gif
  9. https://twitter.com/NWSBoise/status/1217546835071340545
  10. https://twitter.com/NWSReno/status/1218192206235750401?s=20
  11. a b https://weather.com/storms/winter/news/2020-01-18-newfoundland-blizzard-record-daily-snow-st-johns
  12. a b c d e f g https://www.bbc.co.uk/news/world-europe-51206054
  13. a b c d e f https://www.bbc.co.uk/news/world-europe-51231064
  14. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/6978566/gloria-ekaitzaren-balantzea-2020ko-urtarrilaren-23an/
  15. a b c d https://apnews.com/c331566e79f34e8050ecb6537b1ad9b9
  16. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/6976142/bideoa-gloria-denboraleak-badalonako-pont-del-petroli-apurtu-du/
  17. https://www.bbc.co.uk/news/world-europe-51189589

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu