Ireki menu nagusia

Gloria Zubia Erdoiza (Durango, Bizkaia, 1906ko abenduaren 11Alacant, 1987ko abuztuaren 19a) abertzalea eta euskaltzalea izan zen. EAJko militantea eta hizlaria.[1]

Gloria Zubia
Bizitza
Jaiotza Durango1906ko abenduaren  11
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Alacant1987ko abuztuaren  19a (80 urte)
Jarduerak
Jarduerak aktibista eta hizlaria
Kidetza Emakume Abertzale Batza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

BiografiaAldatu

Gloria Zubiak Filosofia ikasketak egin nahi izan zituen, baina ezinezkoa suertatu zitzaion, bere familian ez baitzen emakumeentzat horrelako ikasketarik onartzen. Karlista familia batean sortua, ideologia horretako militantea izan zen Primo de Riveraren diktadura garaira arte. Ondoren, Euskal Nazionalismora hurbildu zen Luis Arregi Garaigordobil bere senarraren bidez. 1933an, EAJk emakumeei militantzia ireki zienean, Durangoko Emakume Abertzale Batzan afiliatu zen eta hizlari aritu zen alderdiaren hainbat mitinetan.

Horrez gain, Durangoko, Batzoki Tabiratarra izeneko Euzkel-ikastolako irakaslea izen zen. 1933an 74 ume zeuden izena emanda Batzokiko ikastolan. Gloria Zubia, Irune Garro eta Libe Erostegi ziren irakasleak. Gloria, Pospoliñas dantza taldeko zuzendaria ere izan zen. Antzezle ere jardun zuen, “Iru gudari” eta “Astinduak” izeneko antzezlanetan parte hartuz. Lourdes eta Erromara joan zen erromes Eusko Gaztedi taldekoekin. Erroman ikurriña astindu zuten bertako plaza eta kaleetan.

1935ean Durangoko Uri Buru Batzarreko partaide izendatu zuten . Gerra Zibilaren garaian erantzukizun handiak izan zituen. 1937an Lapurdin erbesteratu behar izan zuen, eta handik itzultzean, 1941ean, Iruñera desterratu zuten 5 urterako, bere senarra berriz, lan bortxatuen esparrura sartu zuten. Gloria, kartzeletako bitartekari ere aritu zen.

ErreferentziaAldatu

  1. (Gaztelaniaz)Berriozabal, Román Nacionalismo vasco en Durango (1893-1937).