Gloria Totoricagüena

ikerlaria, idazlea

Gloria Pilar Totoricagüena Egurrola (Boise, Idaho, 1961) euskal jatorriko ikertzaile estatubatuarra, euskal diasporari buruzko lan ugari plazaratu du.

Gloria Totoricagüena
Bizitza
JaiotzaBoise, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaBoiseko Estatu-Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta irakaslea
KidetzaCenter for Basque Studies

Biografia aldatu

Boisen jaio zen, Idaho, 1961ean. Gurasoak Mari Carmen Egurrola Totoricagüena eta Teodoro Totorikaguena ziren. 1986an Boiseko Unibertsitatean Zientzia politikoak ikasi zituen. 1987an, Montevideoko Errepublikaren Unibertsitatean Latinoamerikar politikari buruzko masterra egin zuen. 1989an, Boiseko Unibertsitatean beste master bat egin zuen. 2000an Londresko London School of Economics and Political Science izeneko erakundean zientzia politikoaren filosofian eta konparazio-politikan doktoretza lortu zuen. Bere tesiaren izenburua Comparing the Basque Diaspora: Ethnonationalism, transnationalism, and identity maintenance in Argentina, Australia, Belgium, Peru, the United States of America, and Uruguay izan zen.[1] Center for Basque Studies erakundearen ikertzailea izan da.

Obra aldatu

Liburuak aldatu

Gehienak ingelesez daude:[2][3]

  • The Basques Of New York : a Cosmopolitan Experience, University Nevada Press, 2019. / ISBN: 978-1-877802-39-3.
  • Identity, Culture, And Politics In The Basque Diaspora (The Basque Series), University Nevada Press, 2013. / ISBN: 978-0-87417-547-9.[4]
  • Australia. "Urazandi bilduma" 21, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2008. / ISBN: 978-84-457-2791-1.
  • Boise Basques: Dreamers And Doers. University Nevada Press, 2004. / ISBN: 978-1-877802-37-9
  • Basque Diaspora: Migration And Transnational Identity. University Nevada Press, 2005. / ISBN: 978-1-877802-45-4.
  • The Basque of New Cork. "Urazandi bilduma", Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2003. / ISBN: 978-84-457-2012-7.
  • Diáspora vasca comparada. "Urazandi bilduma", Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2003. / ISBN: 978-84-457-1982-4.[5]

Koordinatutako liburuak aldatu

  • The legal status of the basque language today: one language, three administrations, seven different geographies and a diaspora, Gloria Totoricagüena eta Iñigo Urrutia koordinatzaileak, Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2008 / ISBN 978-84-8419-164-3.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu