Akazia hiruarantza

Gleditsia triacanthos» orritik birbideratua)

Akazia hiruarantza edo gleditsia hiruarantza (Gleditsia triacanthos) Gleditsia generoko zuhaitz kaduzifolioa da. Azkar hazten da eta 40 urtetan 20-30 metro garai izan daiteke. Jatorriz Ipar Amerika erdialdekoa (Hego Dakotatik New Orleans eta Texasera), munduko beste eskualde batzuetan inbaditzaile bilakatu da. Hala ere, sasiakazia eta japoniar sofora bezala, askotan erabiltzen da apaingarri.

Akazia hiruarantza
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaCaesalpinieae
GeneroaGleditsia
Espeziea Gleditsia triacanthos
Banaketa mapa

Ezaugarriak aldatu

 
Arantzen xehetasuna

Gleditsia triacanthos zuhaitza 20-30 metro luze izan daiteke, hazkuntza lasterrekoa baina bizitza labur samarrekoa, gehienez 120 urte bizi baita. Ekaitza bada adar handiak galtzeko erraztasuna du.

Hostoak elkartuak dira, eta hauen hostoxkak 1,5-2,5 cm luze eta berde argiak. Udazkenean hori bihurtzen dira. Berandu samar hostatzen dira udaberrian, baina sasiakazia (Robinia pseudoacacia) baino lehenxeago.


Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu