Gizon armaduna - Bakearen aldeko meza

Karl Jenkins konpositore galestarraren obra honek musika klasikoa, etnikoa eta eliza-musika bateratzen ditu. Musikaren bidez adierazitako gerraren eta bakearen inguruko hausnarketa sakona da. Meza honek gerrak eta bakeak kultura-aniztasuneko gizarte globalean duten eragina islatzen du; horregatik erabili ditu Jenkinsek hainbat jatorritako material historiko eta kulturalak. Obra honen bidez, egileak emozio ugari piztu nahi ditu, gerraren eta sufrimenduaren alderdirik ikaragarrienak barne, gerraren aurkako alegatua baita. Obra hau ezin da egilea hori konposatzen ari zeneko gertaeretatik bereizi eta, horregatik eskaintzen die Jenkinsek lana Kosovoko biktimei.

Gizon armaduna - Bakearen aldeko meza
Karl Jenkinsen albuma eta mass (en) Itzuli
Egilea Karl Jenkins
Argitaratze-data 2001
Estreinaldi-data 2000ko apirilaren 25a
Ezaugarriak
Genero artistikoa musika klasikoa
Diskoetxea Virgin Records
Bestelako lanak
Musikagilea Karl Jenkins
Karl Jenkinsen kronologia

Adiemus (en) Itzuli Gizon armaduna - Bakearen aldeko meza Adiemus (en) Itzuli
The Armed Man kontzertua Merlbourneko udaletxean

DeskribapenaAldatu

Meza katolikoen egitura izan arren, erlijio eta hizkuntza ugari biltzen dira 13 zatitan banatutako lanean. Hala, mezen ohiko Kyrie, Sanctus, Agnus dei eta Benedictus pasarteekin batera, beste motatako kantuak biltzen ditu obrak; esate baterako, XIV. Mendeko Frantziako L'homme armé kantu herrikoia, muezzin batek abestutako errezo islamikoa, Itun Zaharreko Salmoen liburuko Salba nazazu gizon basatiengandik! kantu gregorianoa, eta baita Mahabharata Indiako kantu mitologikoetako pasarte bat ere. Horrekin batera, hainbat poetaren abestiak ere biltzen ditu obrak: Ruydard Kiplingen Borroka aurreko ereserkia, Sakichi Togek Hiroshimako bonbardaketaren ondoren idatzitako Sugar bortitzak, John Dryden-en eta Jonathan Swift-en Erasora! olerkia eta Thomas Malory eta Lord Tennysonen Bakea hobea da kanta. Hizkuntzen artean, berriz, ingelesarekin batera latina, frantses eta arabiera konbinatzen ditu obrak.[1]

Obraren zatiakAldatu

  1. "The Armed Man" – 6:25
  2. "The Call to Prayers (Adhaan)" – 2:04
  3. "Kyrie" – 8:12
  4. "Save Me from Bloody Men" – 1:42
  5. "Sanctus" – 7:00
  6. "Hymn Before Action" – 2:38
  7. "Charge!" – 7:26
  8. "Angry Flames" – 4:44
  9. "Torches" – 2:58
  10. "Agnus Dei" – 3:39
  11. "Now the Guns Have Stopped" – 3:25
  12. "Benedictus" – 7:36
  13. "Better Is Peace" – 9:33
 
Karl Jenkins konpositorea

Loturak Karl Jenkins-en beste obra batzuekinAldatu

 "Sanctus" doinua "Immrama"-ko Adiemus doinua da. "Benedictus" maileguan hartzen du  "The Eternal Knot" doinua Adiemus IV: The Eternal Knot obratik

Loturak filmekinAldatu

Bi pelikula plazaratu dira Gizon armadun obrako zuzeneko interpretazioekin:

  1. The Armed Man pelikula zuzendu zuen Hefin Owen-ek. Johannesburg-en estrainatu zen 2007an.[2]
  1. The Armed Boy pelikula, aldiz, obraren zuzeneko interpretazioetan erabiltzeko sortu zuten Robert Cucuzza-k and Thomas Cucuzza-k 2007ko martxoan.

InstrumentalizazioaAldatu

Obra okrestra sinfoniko batekin interpretatua izateko sortu zuten, perkusio gehigarriarekin batera. Tresna hauek erabili ziren lehenengo grabazioan:

  • Biolontxeloa (12. mugimenduan bakarrik, 'Benedictus')
  • Kateak
  • eta gainera 5 perkusionista beste 20 tresna jotzen.

ErreferentziakAldatu

  1. Bake kantuak Lazkaon Berria (2014-04-25, Ane Urrutikoetxea)
  2. .

Kanpo estekakAldatu

Kanpo estekakAldatu