Gizarte dinamikak - espektakulua

Espektakulua eta espektakuluaren gizartea kontzeptuak XX. mendearen hasieran sortu ziren, Guy Debord eta “internacional situacionista”ren eskutik, garai horretako gizartearen ezaugarriak aztertzeko asmoz. Pentsalari hauek 1968ko maiatza famatuaren aitzindariak eta teorikoak izan ziren. Beraien lana aurrera eramateko aurreko belaunaldietako filosofoetan, iraultzetan eta gertakizun historikoetan oinarritu ziren. Nahiz eta 1957an sortu pentsalari hauek aztertutako gizarte kontzeptuak, gaur egun guztiz aplikagarriak dira, egungo gizartea bideratzen dutelako, postmodernitatearen ezaugarri nagusienetarikoak izanda.

Debord eta bere lagunek antzeman zuten gizarte aldaketa bat ematen ari zela, konturatu ziren lehen merkantzia zela gizartearen motorea, baina momentu horretan elementu berri batek merkantziari postua kentzen ari ziola konturatu ziren, hala nola, espektakuluak. Merkantziaren balioa gutxitzen joan zen espektakulua jokoan sartu zenetik, Debortek esaten zuen bezala merkantziaren balioa gutxitu da, nahiz eta bere erabilpenaren irudikapena askatasunarekin lotzen den.

Espektakuluaren gizartearen teoriak dio gaur egun gizartea baldintzatzen duten kontzeptuak artifizialak eta materiagabeak direla, hau da, idealismoan garatu diren kontzeptuak direla eta horrek gizarte artifiziala sortzen du. Postmodernitatea baino lehen egon ziren gizarte ereduak aztertzen baditugu konturatuko gara lehen bizitzaren oinarria egiten  genuena (ekintza) zela eta gaur egun aldiz bizitzaren erdigunea eman nahi dugun irudian jartzen dugu. Eraldaketa hau Naturaltasuna vs. Artifizialtasunaren arteko dikotomian laburbiltzen da; edo gizarte momentuei erreparatuz Modernitatea vs. Postmodernitatea.

Era horretan, naturaltasunen arteko lehiatik artifizialtasunarenera igaroz, naturak gizartean zeukan balore material guztia galduz. Naturak balioa galdu duenez eta gu gizaki naturalak izanik, izakiaren balio materiala guztiz galdu da. Izakiak ez garen heinean zerbait izateko beste zerbait sortu behar izan dugu, sorkuntza hau espektakulua da. Espektakulua izan nahi dugun errepresentazio hutsa da, beraz existitzen ez den ideia, materialismo eta errealitatetik aldenduta. Espektakulua kontzentratua edo difusoa izan daiteke, kontzentratua burokrazian oinarritzen da eta difusoa aldiz merkantzian.

Gure egunerokotasunean egiten dugun guztia besteentzat egiten dugula esaten digu espektakuluaren gizarteak (nahiz eta era inkontzienteki izan): daukagun bikotea, izaten ditugun harreman sexualak, bidaiak, ikasketak, lana... Baina bakoitzaren espektakuluak beste pertsonen espektakuloarekin talka egiten du beti eta talka honetatik irabazle ateratzen den espektakuluak arrakasta pertsonala eta soziala lortuko du; galtzaileak ordea bere izatearen galera jasango du, irudi soil bat izatearen emaitza.

Espektakulua garatzen joan den bitartean alienazio izaera hartu du. Marxek esan zuen bezala soldatapeko lana langileen alienazio nagusiena da. Situacionistek hau onartzen  esan zuten espektakulua dela alienazioaren hurrengo pausua, produkzio bidetik kanpo langilea alienatzeko mekanismo bat  baita. Ondorioz langileoi alienazio gabeko momentu bakarra kentzen zaigu eta bizi erabat alienantea sortzen da postmodernitatean.

Honen aurrean pertsona bakoitzak bere errealitatea sortzeko beharra izango du bere espektakulutik eta inguratzen duten espektakuluetatik aldentzen, errealitate propio hauek bakarrik egoera konkretuetan aurkitu ahal ditugu. Egoera zehatz hauetan pertsonen benetako izaera ikusteko aukera ematen da. Egoera hauek gizarteak proposatzen dituen errutina eta jokaeratik ateratzen garenean ematen dira. Ondorioz, espektakuluaren gizarteari aurre egiteko egoeren gizartea eraiki beharko dugu izaki eta bizitza berreskuratu ahal izateko. (Guy deborth 1967).

“En nuestro tiempo se prefiere la imagen a la cosa, la copia al original, la representación a la realidad, la apariencia al ser, lo que es sagrado para él no es sino la ilusión” (Feuerbach, d.g 1968).