Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduen mutua

Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduen mutua[1], laneko istripu eta gaixotasun profesionalen mutua[2] edo enpresaburuen elkarte pribatua da, xedetzat duena Gizarte Segurantzaren kudeaketan elkarlanean aritzea irabazi asmorik gabe. Lanaren arloko Ministerioak emandako baimen bidez eratzen dira, eta bazkideek beren gain hartzen dute erantzukizun mankomunatua, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean ezarritako kasuetan eta norainokoarekin.[1]

Sorrera aldatu

Gizarte Segurantzako egungo mutuen jatorria lan-istripuetarako ugazaben mutualitateetan[3] dago.[4] XX. mendearen lehen erdian, hauek izan ziren nagusi, osasunaren eta gaixotasunaren sektorera bideratutakoak baino gehiago, eta aseguru pribatu moduko bat osatzen zuten, 1966ko legearen bidez gizarte-aseguru bihurtu ziren arte.[5]

Laneko istripuen lehen legea 1900eko urtarrilaren 30ean onartu zen Eduardo Datoren gobernu kontserbadorean eta, enpresaria bere langileentzako aseguru bat kontratatzera behartzen ez bazuen ere, bere langileen istripuen erantzule egiten zuen. Horren ondorioz, ugazaben mutualitate eta aseguru-konpainia ugari sortu ziren. Lehenengoa La Previsora izan zen, Gasteizen 1930eko martxoaren 25ean eratu zena.[6][7] 1910. urte aldera, mutualitateak primen % 10 inguru ziren, eta horien zabalkundeak, lege-aldaketek bultzatuta, zifra hori % 30era zabaldu zuen 1960an.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Euskalterm: [Jurisdikzio Soziala Hiztegia] [2020]
  2. Euskalterm: [Laneko Segurtasuna Hiztegia] [2012]
  3. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2004]
  4. Tortella, G. (Dir.)Historia del seguro en España(Fundación Mapfre, 2014), p. 109
  5. (Gaztelaniaz) Quintero Lima, María Gema. Evolución histórica de la Seguridad Social en España. Universidad Carlos III.
  6. (Gaztelaniaz) García, Alberto. (2021-11-21). «Historia de los hospitales y clínicas en Vitoria: 200 años de evolución» Gasteiz Hoy.
  7. Maestro, Manuel. (1991). Madrid, capital aseguradora de España. Tomo III de la Historia del Seguro Español.. Madril: Sede Editorial.
  8. Silvestre, J. y Pons, J. (2010): «El seguro de Accidentes de Trabajo, 1900-1935. El alcance de las indemnizaciones, la asistencia sanitaria y la prevención», en J. Pons y J. Silvestre (coords.), Los orígenes del Estado de Bienestar en España, Zaragoza, Prensas Universitarias de Zaragoza, pp. 123-150.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.