Gisèle Halimiarabieraz: جيزيل حليمي—, jaiotzatiko izen-deiturez Zeiza Gisèle Élise Taïeb (La Goulette, Tunisia, 1927ko uztailaren 27a - Paris, 2020ko uztailaren 28a) abokatua, idazlea eta ekintzaile feminista izan zen. Tunisiar eta frantses herritartasunak zituen. Besteak beste, behatzaile gisa aritu zen Burgosko prozesuan, eta horren inguruko liburu bat idatzi zuen. Abortatzeko eskubidearen bultzatzaileetako bat izan zen, Simone de Beauvoirren ondoan.[1]

Gisèle Halimi

Permanent Delegates of France to UNESCO (en) Itzuli

1985eko apirilaren 13a - 1986ko irailaren 1a
Jacqueline Baudrier (en) Itzuli - Marie-Claude Cabana (en) Itzuli

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1981eko uztailaren 2a - 1984ko irailaren 10a
Jacques-Antoine Gau (en) Itzuli - Maurice Rival (en) Itzuli
Barrutia: Isère's 4th constituency (en) Itzuli
Hautetsia: 7th legislature of the Fifth French Republic (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakZeiza Giselle Elise Taieb
JaiotzaGoleta1927ko uztailaren 27a
Herrialdea Frantzia
Tunisiako Protektoratu Frantsesa  1956ko martxoaren 20a)
 Tunisia  (1956ko martxoaren 20a -
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 7. barrutia2020ko uztailaren 28a (93 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Claude Faux (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaQ56308985 Itzuli
Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua
Paris Faculty of Law and Economics (en) Itzuli licence (en) Itzuli
Carnot Lyceum of Tunis (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
arabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta saiakeragilea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaSocialist, Radical, Citizen and Miscellaneous Left (en) Itzuli
IMDB: nm1132400 Edit the value on Wikidata

Epaiketa politikoetan nabarmendu zen bereziki: Ameriketako Estatu Batuetako soldaduek Vietnamen eginiko krimenen aurka Russell Epaimahaiak (International War Crimes Tribunal) sortu zuen ikerketa-taldeko lehendakaria izan zen.

Bizitza aldatu

Mehdi Ben Bella aljeriar politikaria defenditu zuen haren aurkako epaiketan eta, 1970ean, Burgosko prozesuan izan zen —hots, Burgosen ETAko zenbait militanteren aurka egin zen epaiketan—, Giza Eskubideen Aldeko Nazioarteko Federazioaren ordezkari gisa. Auzi horretako gorabeherak azaltzen dituen liburua eman zuen argitara Parisen 1971n, Le Procès de Burgos («Burgosko prozesua») izenburuaz. Sartrek hitzaurrea egin zion liburuari, eta Euskal Herriko auziaren inguruko esaldi sonatuak idatzi zituen: «Askatasuna ala hil. Hitz horiek Kuban eta Aljerian entzun genituen atzo. Gaur berriz entzun ditugu Euskadin».[1]

1971. urtean bertan, Choisir ("Hautatu") mugimendua sortu zuen Simone de Beauvoir eta Jean Rostandekin batera. Hor, lagun izan zuen, halaber, Jean-Paul Sartre. Talde horretako presidente bilakatu zen 1986an Beauvoir hil ondoren.[2] Bovigny auzian, Bobigny Marie-Claire Chevalier neskatoa defendatu zuen, bortxaketa jasan eta abortatu zuen gaztea. Haren lan eta hitzaldiei esker, neska absolbitua izan zen, bere mezua iritzi publikoari helaraziz; ondorioz, 1975ean abortua zigorgabetua izan zen, Veil Legean.[2]

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gisèle Halimi  
  1. a b «Gisele Halimi abokatu feminista hil da, Parisen» Berria 2020-07-28 (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  2. a b (Frantsesez) «Gisèle Halimi, avocate et figure du féminisme, est morte à l'âge de 93 ans» France 24 2020-07-28 (Noiz kontsultatua: 2020-07-28).