Ireki menu nagusia

Gipuzkoako Ermandadea

Gipuzkoako anaiartea XIV. mende bukaeran osatu zen instituzioa (Tolosako Batzar Nagusiak, 1375; Getariako Batzar Nagusiak, 1397). Gipuzkoako segurantzaz arduratu zen Anaiartea, Ahaide Nagusien arteko guduez nagusiki. 1456. urtean, ganboatar eta oinaztar guztien dorretxeak eraitsi zituen Anaiarteak, eta erbestera bidali zituen ahaide nagusien arteko buruzagiak.

Bestalde, aginpide handia izan zuten hasieratik, 1375. urtetik, Anaiarteako alkateek. Zazpi ziren herrialde osoan, eta haien gain zegoen lege-hauste arruntaren aurkako zigorrak ezartzea. Anaiarteko alkateen epaiak errege-agindu baten bidez baizik ezin ziren aldatu. 1611. urtean kargu hori kentzea erabaki zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek, alkate horien aginpidea gehiegizkoa zela eta agintekeriarako bide ematen zuela iritzita.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu