Ginekologia eta obstetrizia

Ginekologia eta obstetrizia, obstetrizia eta ginekologiaren alorretan aritzen den espezialitate medikoari deritzo, biak prestakuntza akademikoko programa bakar baten barnebiltzen direlarik. Prestakuntza konbinatu horrek, emakumearen aparatu genitalaren osasuna zaintzen eta konplikazio obstetrikoak maneiatzen aditu bihurtzen ditu praktikatzaileak, baita ebakuntza kirurgikoen bidez ere[1].

Leopolden maniobrak.

Tradizioz, eta ginekologian bereziki, prestakuntza gehiena trebetasun kirurgikoak entrenatzera bideratuta dago. Honakoa, gernu-inkontinentziako arazoak, miomen presentzia, tumore onbera nahiz gaizto batzuen erauzketa eta abar kirurgikoki konpontzera bideratuta dago. Obstetrizia espezialitatearen kasuan, nahiz eta irakaskuntza-ekintzak prestakuntza kirurgikora bideratuta dauden, ehuneko handi bat gaixotasun klinikoen tratamendura zuzentzen da. Besteak beste, haurdunaldiko diabetesa, haurdunaldiak eragindako hipertentsioa, eta ginekologikoak ez diren beste gaixotasun kliniko batzuen tratamendura zuzentzen da. Hori dela eta, obstetriziako egoiliarrak gehiago ezagutzen du tratamendu farmakologikoa ginekologiako egoiliarrak baino[2].

Historia aldatu

Medikuntzaren jatorria gizakiaren historiako garairik urruneneko iluntasunean galtzen da, berarekin batera jaio baitzen. Bere lehen garaietan, sorgin eta apaizen monopolioa zen, beraien probetxurako ustiatzen zutelarik. Geroago, Hipokratesek, enpirismo superstiziosoaren fantasiazko ikusmoldeetatik kendu eta behaketaren eta metodo arrazionalaren oinarri sendora lekualdatu zuen. Honen ostean, Platonek bere filosofiaren zigilua txertatu zion, eta azkenik, Aristotelesek bere ideia zehatzak txertatu zizkion gaur egungo zientziaren aitzindari izango ziren printzipioak ezarriz. Gainerako zientzietan gertatu bezala, medikuntzak geldialdi prozesu bat jasan zuen Erdi Aroan, gerora Pizkunde garaian berriro indarra hartu zuelarik obstetrizia eta ginekologiaren diziplina medikoa garatuz. Honakoa, medikuntzaren alorrean garrantzia berezia duen adarra da, bigarrengo honen sorrera eta eboluzioarekin batera garatu baitzen. Oro har, diziplina mediko honek, historian zehar izan duen bilakaera gizartearen aurrerapenarekin batera eman da[3].

Azpiespezialitateak aldatu

Ginekologia eta obstetrizia ondorengo azpiespezialitateetan banatzen da: ama-fetuaren medikuntza, onkologia ginekologikoa, ugalketa-medikuntza eta pelbis-zoruaren patologia[4].

 
Fetuaren garapena

Ama-fetuaren medikuntza: erditze-aurreko nahiz erditze garaiko zaintza, eta itzulezina den kaltea izateko arriskua duen edo erditzean hiltzeko arriskua duen fetuaren identifikazio goiztiarra egitea ditu xede. Horretarako, baliabide klinikoak, ekografikoak (dopplerra eta bolumetria barne), elektronikoak, likido amniotikoaren datuak, parametro biokimikoak eta hormonalak ezinbestekoak bilakatzen dira[5].

Onkologia ginekologikoa: pazientearen bizitza arriskuan jartzen duten edo haren osasun-egoeran narriadura eragiten duten egoerak kudeatzea du xede, gaixotasun neoplasikoarekin edo haren tratamenduarekin zuzenean edo zeharka lotuta daudenak[6].

Ugalketa-medikuntza: gizonezkoen eta emakumezkoen ugalketa-sistemez arduratzen da. Ugalketa-baldintza ugari hartzen ditu bere baitan, honen prebentzio, ebaluazio, tratamendu eta pronostikoarekin batera. Ugalketa-medikuntza belaunaldi berriko jaiotzekin lotuta dago. Eskaintzen dituen tratamenduen hobekuntzari esker, ugalketa-tasa nabarmen igo da azken urteetan. Hauen artean ondorengoak daude:

 
In Vitro ernalketaren pausoen diagrama

Lagundutako ugalketa tratamenduak:

Pelbis-zoruaren patologia: pelbis-zoruaren disfuntzio eratorritako arazo medikoak hartzen ditu bere baitan eta kontzeptualki ondorengo eremuen tratamendura zuzentzen da: gernu- eta gorotz-inkontinentzia, pelbiseko organoen prolapsoa, anomalia sentsitibo edo beheko gernu-traktuaren hustuketarekin zerikusia duten arazoak, libratze-disfuntzioak, emakumezkoen sexu-disfuntzioak eta pelbiseko sindrome mingarri kronikoak[8].

Konplikazioak nahiz patologiak aldatu

Konplikazio nahiz patologia obstetrikoak Konplikazio nahiz patologia ginekologikoak
  • Emakumeen ugaltze aparatuaren malformazioak
  • Umetokiko ezohiko hemorragia
  • Amenorrea
  • Anobulazio kronikoa eta hiperandrogenosia: Obulutegi Polikistikoaren Sindromea
  • Umetokiko miomak
  • Menopausia
  • Menopausia ondorengo metroragia
  • Antzutasuna
  • Pelbiseko min akutua eta kronikoa
  • Endometriosia
  • Baginitis akutua
  • Pelbiseko hantura prozesua
  • Prolapso genitala
  • Gernu-inkontinentzia
  • Bulba nahiz baginako gaixotasunak
  • Obulutegiko tumorea
  • Zerbixeko nahiz umetokiko minbizia [9]

Tratamendu kirurgikoak (ginekologian) aldatu

 
Emakumearen ugaltze-aparatuaren irudia

Jarraian ginekologian sarritan erabili ohi diren prozedura batzuk aipatzen dira:

  • Anexektomia/salpingo-oforektomia: Umetokiko tronpa eta obulutegia erauztea. Garrantzitsua da zehaztea aldebakarrekoa edo aldebikoa izan daitekeela.
  • Konizazioa: Umetokiaren lepoko zati bat erauzten da (kono baten forma duen transformazio eremu osoa barne). Patologia zerbikala, minbizi aurreko lesioak edo minbizia hasierako egoeretan duten pazienteetan erabiltzen da.
  • Umetoki-legratua: Umetoki-barrunbearen edukia karrakatzean datza (endometrioa, abortu hondakina).
  • Histerektomia: Umetokia erauztea, salpingo-oforektomiarekin edo gabe. Erabatekoa (umetoki-gorputza eta zerbixa), subtotala (umetoki-gorputza bakarrik) edo erradikala (gorputza, zerbixa eta ehun parametriala) izan daiteke.
  • Miomektomia: mioma edo miomak erauzten dira. Prozedura horrek umetoki-orbain bat uzten du, kokapenaren arabera. Laparotomiagatik, laparoskopiagatik eta/edo erresektoskopiagatik izan daiteke.
  • Plastia: Pelbiseko zoruaren prolapsoa zuzentzea. Kolporrafia ere esaten zaie. Adib.: aurrekoa (maskuria) edo ostekoa (ondestea).
  • Salpingektomia: tronpa bat kentzea. Osoa edo partziala.
  • Salpingostomia: Ebakidura lineala tronpa baten gainean.
  • Trakelektomia: Umetoki-lepo osoaren erauzketa kirurgikoa.
  • Salpingoligadura: Umetokiko tronpen lotura.
  • Erresektoskopia: Ehunen erresekzioa egitea (polipoak, mioma submukosoak) helduleku elektro-kirurgiko bat erabiliz[9] .

Baliabide diagnostiko ginekologikoak aldatu

 
Espekuloa
  • Baginako esku bakarreko miaketa.
  • Bi eskuekin egiten den baginako miaketa.
  • Espekuloskopia: espekuloa erabiliz bagina eta zerbixa ikusteko erabiltzen da, baita laginak ateratzeko ere.
  • Zitologia zerbikala: umetoki-lepoko minbizia hautemateko teknika nagusia da. Gaur egun, metodo merkeena eta erabilgarriena zerbixaren lesioak aztertzeko.
  • Baginako exudatua: baginako edukia (baginako fluxua, leucorrea, etab.) torunda edo espatula batekin bilduz egiten da. Honakoa lortzeko, aldez aurretik espekulua lubrifikatzailearekin gabe kokatzen da bagina barrunbean.
  • Kolposkopia: kolposkopioa izeneko aparatu baten bidez zerbixa, bagina, eta batzuetan kanpoko ezpain baginalak bistaratzeko erabiltzen da. Zitologiako ezohiko emaitzen aurrean azterketa zabaltzeko eta garatxo genitalen (giza papilomaren birusak eragindako infekzioa) nahiz bagina-jatorriko odol jarioak aztertzeko erabiltzen da (polipo zerbikalak, baginako lesioak, bulbarrak).
  • Histeroskopia: Histeroskopia proba diagnostiko bat da, zeinek aukera ematen duen kanal zerbikala eta umetoki-barrunbea bistaratzeko. Bi helburutarako erabili daiteke: patologia baztertzeko (histeroskopia diagnostikoa) edo tratamendu bat egiteko (histeroskopia kirurgikoa)[10].

Erditze garaiko farmakoak (obstetrizian) aldatu

Erditzea normalean modu fisiologikoan ematen den prozesu naturala denez, ez da komeni sendagaiak ematea. Soilik

konplikazioak prebenitzeko eta tratatzeko erabiltzea gomendatzen dira.

Erditze arruntean, sendagaien erabilera hiru zatitan banatzen da:

  • Minaren tratamendua. Farmakologikoak ez diren neurriak nahikoak ez direnean, mina arintzen duten sendagaiak erabil daitezke.

A. Sedazio arina lortzeko Meperidina/Petidina erabili.

B. Analgesia loko-erregionalerako epidurala erabili.

C. Inhalatutako analgesia Entonox ® eta Kalinox ® erabiliz.

  • Umetoki-dinamikaren alterazioak. Erditzearen progresioari eta amaren eta semearen ongizateari eragin diezaiekete uzkurgarritasunaren nahasmenduek (hipodinamia edo hiperdinamia).

A. Hipodinamian Oxitozina sintetikoa erabili.

B. Hiperdinamian agonista β -adrenegrikoak, Ritodrina, Salbutamola, Fenoterola eta Terbutalina erabili.

  • Fetuaren ongizatea galtzea. Fetuaren Sufrimendu Akutua (FSA) nahasmendu metaboliko korapilatsu gisa defini dezakegu. Ama eta feturaren arteko trukeak murriztearen ondorioz, fetuaren homeostasia aldatzea eragiten du nahasmendu tisular konponezinak edo fetuaren heriotza ekarriz.

A. Fetuaren sufrimendu akutuaren profilaxia moduan hidratazioa handitzea zain barneko serumen perfusioarekin eta oxitozina erabiliz.

B. Fetuaren sufrimendu akutuaren tratamendurako zain barneko serumekin hidratazioa handitzea, hiperoxigenazioa handitzea O2-a %100-ean jarriz eta umetoki inhibitzaileak/tokolitikoak ematea (β agonistak)[10].

Irudiak aldatu

 
Umetokiaren prolapsoa
 
Haurdunaldi ektopikoa
 
Umetokiko miomak

Ginekologia eta obstetrizia EAEn aldatu

Ginekologiako eta Obstetriziako Euskal Erakundearen web-orrialden, gaiaren inguruo informazio asko aurkitu dezakegu: http://www.svgo.es/

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2000]
  2. Tatti, D. S. A., Keklikian, R. I., Soderini, A., & Pellegrino, J. A. (2021). Rol del ginecólogo y el obstetra en la atención primaria de la salud en la mujer. Revista de la Asociación Médica Argentina, 134(3).
  3. Fundora, E. Z., & Díaz, P. A. T. (2021). Albores y evolución de la Obstetricia. 16 de abril, 60(280), 918.
  4. Fortuny, A., Gómez, M. L., Ortega, M. D., Montalvo, J., Valero, J., Troyano, J., ... & Española, S. (2005). Propuesta de screening combinado de cromosomopatías en el primer trimestre de la gestación para todo el territorio nacional. Recomendaciones para la Organización de un Servicio de Ginecología y Obstetricia.
  5. Gómez, J., Cabrera, C., & Faneite, P. Docencia inclusiva de Medicina Materno Fetal: Propuesta para la aplicación de las inteligencias múltiples.
  6. Muruzábal, J. C., Aguirre, S., Aranda, S., & Elizalde, F. J. (2009). Urgencias en ginecología oncológica. In Anales del Sistema Sanitario de Navarra (Vol. 32, pp. 7-18). Gobierno de Navarra. Departamento de Salud.
  7. Marieta, C. O. (2019). La medicina reproductiva del siglo XXI. Revista de Derecho, Empresa y Sociedad (REDS), (14), 59-64.
  8. Martínez-Sagarra Oceja, J. M., & Rodríguez-Toves, L. A. (2010). ¿ Por qué una unidad del suelo pélvico?. Archivos Españoles de Urología (Ed. impresa), 63(9), 752-754.
  9. a b Carvajal, J.A.& Barriga, M.I. (2022). Manual de Ginecología y Obstetricia. Eskuela de Medicina.
  10. a b Vázquez Lara JM, Rodríguez Díaz L. Manual básico de Obstetricia y Ginecología. Madrid: Instituto Nacional de Gestión Sanitaria. 2017.

Kanpo estekak aldatu