Ginea Frantsesa

Ginea Frantsesa[1] (frantsesez: Guinée française) 1894 eta 1958 artean mendebaldeko Afrikan kokaturiko antzinako kolonia, eta, ondoren, itsasoz haraindiko lurralde frantses bat izan zen. Bere mugetatik, denborarekin aldatu zirenak, 1958an Ginea nazio independentea jaio zen.

Ginea Frantsesa
Guinée française

1894 – 1958
Kolonia

Ginea Frantseseko bandera

Ginea Frantseseko armarria

Geografia
Hiriburua Konakry
Ekonomia
Dirua CFA libera
Kultura
Hizkuntza(k) Frantsesa
Historia
Aurrekoak
Flag of None.svgFuta Jallongo Imanerria
Flag of France (1794–1815, 1830–1958).svgRivières du Sud
Ondorengoa
GineaFlag of Guinea.svg

Ginea Frantsesa 1891n sortu zen, Rivières du Sud (1882-1891) aurreko koloniaren muga berberak zituelarik. 1882 baino lehen, Ginea Frantseseko kostaldeko zatiak Senegalgo frantziar koloniaren zati ziren.

1891n frantziarrek Rivières du Sud Dakarreko gobernadore kolonialaren kontrolpean jarri zuten, Porto Novotik ekialdera (gaur egungo Benin) frantziar kostako eskualdeen gaineko autoritatea zuena. 1894an Rivières du Sud, Boli Kosta eta Dahomey kolonia 'independenteetan' banandu zen. Rivières du Sud izenekoa Ginea Frantsesa izendatu zuten. 1895ean, Ginea Frantsesa menpeko kolonia bihurtu zen, eta bere gobernadorea gobernadoreorde izatetik Gobernadore Orokor izatera pasa zen. 1904an, Mendebaldeko Afrika Frantsesa eratu zuten Ginea Frantsesa, Senegal, Dahomey, Boli Kosta eta Goi Senegal eta Nigerrekin batera, bakoitza teniente gobernadore batek gobernatua (Dakarreko gobernadore nagusiaren kontrolpean zeudenak).

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Gineako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.