Gimnastika 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan - Emakumezkoak oreka barra

Emakumezkoen oreka barra 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan Ariake Gimnastika Zentroan egin zen 2021eko uztailaren 25etik abuztuaren 3ra bitarte[1]. 14 gimnastek hartu zuten parte, 8 nazionalitatekoak.

Gimnastika 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan - Emakumezkoak oreka barra
Motakirol proba olinpiko
Honen parte dagimnastika artistikoa 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan
Denbora-tarte2021eko uztailaren 25a - 2021eko abuztuaren 3a
KokalekuAriake Gimnasia Zentroa
HerrialdeaJaponia
Parte-hartzaileak
KirolaGimnastika
Irabazlea

Guan Chenchen eta Tang Xijing txinatarrek irabazi zuten urrea eta zilarra, euren lehen dominak. Simone Biles estatubatuarrak bere brontzezko domina errepikatu zuen, zazpigarren domina guztira. Bilesek, domina honekin, Shannon Miller berdindu zuen historian domina gehien lortu duen estatubatuar gimnasten artean. Olinpiar Jokoetan eta Munduko Txapelketatan dituen 32 dominekin, Larisa Latynina sobietarra berdindu zuen historian domina gehien irabazi dituen gimnasten artean.

Txapelketa aldatu

Emakumezkoen sailkapen fasean notarik onena izan zuten zortzi gimnastek parte hartu zuten finalean, herrialde bakoitzetik gehienez ere bi.

Sailkapena aldatu

Sailk. Gimnasta Zailtasuna Exekuzioa Kenketak Guztira Emaitza
1   Guan Chenchen (CHN) 6.9 8.033 14.933 Q
2   Tang Xijing (CHN) 6.2 8.133 14.333 Q
3   Sunisa Lee (USA) 6.2 8.000 14.200 Q
4   Larisa Iordache (ROU) 6.2 7.933 14.133 Q W[2]
5   Lu Yufei (CHN) 6.0 8.100 14.100
6   Ellie Black (CAN) 6.3 7.800 14.100 Q
7   Simone Biles (USA) 6.5 7.566 14.066 Q
8   Vladislava Urazova (ROC) 5.8 8.200 14.000 Q
9   Flávia Saraiva (BRA) 5.9 8.066 13.966 Q
10   Zhang Jin (CHN) 6.0 7.966 13.966
11   Ou Yushan (CHN) 5.9 8.033 13.933
12   Urara Ashikawa (JPN) 5.9 8.000 13.900 R1 S
13   Viktoria Listunova (ROC) 5.6 8.266 13.866 R2
14   Sanne Wevers (NED) 5.8 8.066 13.866 R3


Erreserbak

Erreserban geratu ziren hiru gimnastak honakoak izan ziren:

  1.   Urara Ashikawa (JPN)Larisa Iordache ordezaktu zuen [2]
  2.   Viktoria Listunova (ROC)
  3.   Sanne Wevers (NED)

Finala aldatu

Sailk. Gimnasta Zailtasuna Exekuzioa Kenketak Guztira
    Guan Chenchen (CHN) 6.6 8.033 14.633
    Tang Xijing (CHN) 6.0 8.233 14.233
    Simone Biles (USA) 6.1 7.900 14.000
4   Ellie Black (CAN) 6.2 7.666 13.866
5   Sunisa Lee (USA) 6.4 7.466 13.866
6   Urara Ashikawa (JPN) 5.9 7.833 13.733
7   Flávia Saraiva (BRA) 5.7 7.433 13.133
8   Vladislava Urazova (ROC) 5.0 7.733 12.733

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu