Gill aintzira
Gill aintzira (ingelesez Lough Talt eta irlanderaz Loch Tailtu) Irlandako mendebaldean dagoen aintzira bat da, Sligoko konderrian gehienbat baina ekialdeko zati bat Leitrimeko konderriari dagokio.
Gill aintzira | |
---|---|
Lough Gill (en), Loch Gile (ga) | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 0 m |
Luzera | 8 km |
Zabalera | 2 km |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 54°15′N 8°22′W / 54.25°N 8.37°W |
Hidrografia | |
Hustubidea | Garavogue ibaia |
Geografia Aldatu
Konderriko hiriburua den Sligo da aintziraren bueltan dagoen herri nabarmena, honi esker turismo leku aparta da, batez ere hegazti behatzaileentzat. Hogei uharte inguru ditu; Beezie's uhartea, Church uhartea eta baita W.B. Yeatsek hainbeste maite zuen Innisfree uhartea ere.
Gaztelu aipagarri bat ere badago, Parke's gaztelua hain zuzen ere.
Historia Aldatu
Cálraighe leinua bizi izan zen bertan 1610ko kolonizazioan Roger Parke normandiarrak lurrak bereganatu zituen arte. Berak eraiki zuen XVII mendean bere izena daraman gaztelua.
Iruditegia Aldatu
-
Gill aintzira.
-
Innisfree uhartea.
-
Oinezkoen bidea.