Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Wilhelmine printzesa Potsdam-en jaio zen. Zortzi seme alabetatik laugarrena, gurasoak Federiko Gilen II Prusiakoa erregea eta Frederika Luisa Hesse-Darmstadtekoa erregina izaki. Frederick Handia osabak heziketa zorrotza eman zion baina oro har gutxi dakigu haren gaztaroaz.

1791ko urriaren 1ean,  Berlinen ezkondu zen Herbereetako Gilen I.a lehengusuarekin, Stadtholder William V,  Orange Printzearen semea bera. Ezkontza Prusiako Orange Etxearekin aliantza modura antolatu izan zen baina maitasuna ere tartean izan zen, hala bada, zoriontsu ezkondu omen ziren. Ezkonberriak Hagako Noordeinde Jauregiara joan ziren bizitzera. 1795 urtean  Frantziak Holandako Errepublika inbaditu zuen eta sendia erbestera joan behar izan zuen. Lehendabizi Ingalaterran izan ziren eta 1796 urteaz geroztik Berlinen. 1806 urtean, berriro ere, frantziako armadak derrigortuta ihes egin behar izan zuen eta Poloniara egoera ekonomiko latzetan joan zen. 1814 urtean printzesa Hagara itzuli zen.


1815 urtean Herbeeretako Erregina bihurtu zen. Garai hartan Herbeerak gaur eguneko Belgikaren lur eremua ere hartzen zuen. Erreginak xume aritu zen eta ez zuen nabarmekin gobernatu. Ez zen erregin ospetsua izan eta errege familia gehiegi bakartzeagatik kritikatua izan zen baita alemaniar janzkerak motak erabiltzen zituelako ere.

Margolaritza gustoko zuen eta erakusketa askotan parte hartu izan zuen, baita museo eta artistei laguntza eman ere. Arteari buruzkoak ikastea gustoko zuen eta Arte Ederrek Errege Akademiako ohorezko kide izendatu zuten.

1820 urte aldera bera osasuna okerrera jo zuen eta 1829 urtez geroztik gutxitan agertu zen jauregitik kanpoko ekitaldietan. 62 urte zituela, 1837 urtean Hagako Noordeinde Jauregian zendu zen eta  Delfteko Eliza Berrian hobiratu zuten.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu