Gibbon ur-jauziak

AEB-tako ur-jauzia, Yellowstone Parkean

Gibbon ur-jauziak (ingelesez: Gibbon Falls) Estatu Batuetako Yellowstone Parke Nazionalean dagoen ur-jauzi multzo bat da, Wyoming estatuan hain zuzen ere.[1]

Gibbon ur-jauziak
Motaur-jauzi
Geografia
Map
Koordenatuak44°39′14″N 110°46′15″W / 44.6540194°N 110.770746°W / 44.6540194; -110.770746
Honen parte daGibbon River (en) Itzuli
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Wyoming
Babestutako-eremuaYellowstone Parke Nazionala
Hidrografia
Arro hidrografikoaMadison River basin (en) Itzuli

Deskribapena

aldatu

Gibbon ibaiak egiten duen 26 metrotako altuerako ur-jauzia da[1]. Ur-jauziak malda batean behera doaz eta ez dute erorketa librerik.

Gibbon eta Firehole ibaiak elkartzen diren puntutik 7'6 kilometro ibaian gora kokaturik daude.

Historia

aldatu

1872an William Henry Jackson argazkilari estatubatuarrak deskribatu zituen lehenengo aldiz[1]. Izenaren jatorria ez da ezagutzen, baina 1880. hamarkadaren erdialderako Gibbon Falls izenarekin aipatzen ziren agirietan eta mapetan.[2]

Arrainek ibaian gora egiteko hesi naturala zen eta ur-jauzietatik goragoko urek ez zuten arrainik. 1890. urtean ortzadar-amuarraina sartu zuten Gibbon ibaiaren goiko zatian. Ur-jauziek hesi naturala izaten jarraitzen dute eta goiko zatian arrantza turismoa mantentzeko aldiro arrain berriak sartzen dituzte.[3]

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Ingelesez) Holden, Courtney. (2014-11-17). «Yellowstone's Gibbon Falls» Yellowstone National Park (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
  2. Rubenstein, Paul; Whittlesey, Lee H.. (2000). The Guide to Yellowstone Waterfalls and their Discovery. Neenah, WI: Big Earth Publishing, 38 or. ISBN 978-1-56579-351-4..
  3. Schullery, Paul; Varley, John D.. (1998). Yellowstone Fishes-Ecology, History, and Angling in the Park. Mechanicsburg, PA: Stackpole Books, 26 or. ISBN 0-8117-2777-7..

Kanpo estekak

aldatu