Gian Giacomo Trivulzio

Giangiacomo Trivulzio» orritik birbideratua)

Gian Giacomo Trivulzio (Milan, c.1440 - Arpajon, 1518ko abenduaren 5a), izengoitia Trivulzio Handia, Vigevanoko markesa eta italiar condottiero eta politikaria izan zen.

Gian Giacomo Trivulzio
Caradosso (attr.), medaglietta quadrata di gian giacomo trivulzio, 1499, recto.JPG
Governor of the Duchy of Milan (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza Milan, 1440 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Arpajon1518ko abenduaren 5a (egutegi gregorianoa) (77/78 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak Italiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta condottieroa
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua Frantziako mariskal
Parte hartutako gatazkak Battle of Fornovo (en) Itzuli

1476an Piemonten borrokatu zen, Frantziarekin bat eginik, Karlos Burgundiako dukearen aurka. Urte hartan hil zen Galeazzo Maria Sforza, eta Milango erregetzako kide hautatu zuten, baina 1479. urtean Ludovico Sforzak aurrea hartu zion. Napolira joan zen ondoren, eta Alfontso Bihotz Handiaren seme Fernando I.aren zerbitzura jarri zen. Karlos VIII.aren zerbitzuan lan egin ondoren Frantziako Luis XII.aren esanetara jarri zen, eta 1499an Frantziako mariskal eta Milango gobernari izendatu zuen. 1500an Ludovico Sforza garaitu zuen eta 1509. urtean veneziarrak. 1513. urtean galtzaile irten zen, ordea, Maximiliano Sforzaren aurka, eta Milango dukerria galdu zuen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gian Giacomo Trivulzio