Ireki menu nagusia

Gian Francesco Malipiero (Venezia, 1882ko martxoaren 18a - Treviso, 1973ko abuztuaren 1a) italiar musikagilea izan zen. Veneziako Kontserbatorioko zuzendaria izan zen 1939-1952 bitarteko urteetan, eta garrantzi handia izan zuen 1920 ondoko urteetan Italiako musikan. Erromantizismoaren aurretiko musika berriro aintzat harrarazi zuen, eta teknika berriez hornitu zuen.

Gian Francesco Malipiero
Bizitza
Jaiotza Venezia1882ko martxoaren  18a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1882-03-18 -  1946-06-18)
 Italia  (1946-06-18 -  1973-08-01)
Heriotza Treviso1973ko abuztuaren  1a (91 urte)
Hezkuntza
Heziketa University of Music and Performing Arts Vienna Itzuli
Conservatorio Giovanni Battista Martini Itzuli
Hizkuntzak italiera
Irakaslea(k) Marco Enrico Bossi Itzuli
Ikaslea(k) Renato De Grandis Itzuli
Mario Labroca Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta musikologoa
Genero artistikoa opera
IMDb nm0539730

Malipieroren musika-lan ugarien artean aipagarriak dira: San Francisco d´ Assisi (1920), Giulio Cesare (1934-1935), Antonio e Cleopatra (1937) operak; orkestrarako Pause del silenzio (1917), Impressioni dal vero (1910-1922); La Passione (1935) oratorioa, pianorako kontzertuak, sinfoniak eta abar. Ganberako musikan, harizko musika-tresnetarako zazpi kuarteto idatzi zituen. Lehena, Rispetti e strambotti (1920), da ezagunena.

ErreferentziakAldatu